X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

Badatoz piratak!
Produktu berria

Badatoz piratak!

Bilduma: HAURRENTZAKO ALBUMAK

ISBN: 9788491067887
Kodea: 165814

Salneurria
14,00 €

Agregar item al pedido
Gaia: Piratak, familia, emakumearen rola.
 
Girotzea:Antzinako piratak bizi diren egiazko mundua.
 
Laburpena:
Ipuin klasikoaren egituratik abiatuta, hainbat gai jorratzen dituen album ilustratua da.
Egunero, Tomek muinotik zelatatzen du piraten etorrera. Peru eta otsoa ipuinean bezala, dagoeneko hainbat aldiz ohartarazi die herritarrei piraten itsasontzia badatorrela, ezkuta daitezen, baina beste itsasontzi batzuk dira beti. Piratak benetan iristen direnean, herritarrak ohi baino beranduago ezkutatzen dira, ez diotelako sinesten, baina azkenean loroa ikusi eta gorde egiten dira. Piratak iristean, denek “Sorpresa!” oihukatzen dute.
 
Egilearen datuak:
 
JOHN CONDON: Liburu ilustratuen autore britainiarra da. Diseinu grafikoa ikasi zuen Kingstoneko Unibertsitatean, eta 20 urte daramatza diseinatzaile gisa lanean.
 
Marrazkilariaren datuak:
 
MATT HUNT: Worcestershiren bizi eta lan egiten duen haurrentzako liburuen ilustratzaile britainiarra da. Birminghameko Arte Eskolan graduatu zen, eta nazioarteko hainbat argitaletxetan kaleratu ditu bere liburuak. 2017an, Kate Greenaway Dominarako izendatua izan zen bere liburuetako bategatik.
 
Marrazkilariari buruz gehiago jakiteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Egiturari dagokionez, Peru eta otsoa ipuin klasikoaren egitura gogorarazten du. Hartan, haur batek benetakoa ez den arrisku batez ohartarazten du.
• Liburuak hasieratik ezkutatzen den ezusteko amaiera du: piratak herritarren senideak dira, eta komandantea haurraren ama da.
• Ilustrazioak modernoak, informalak eta oso adierazkorrak dira.
• Tipografia obraren diseinu orokorraren parte garrantzitsua da, eta haren tonu umoretsua azpimarratzen du.
• Itxuraz batere garrantzirik ez duen abentura txiki baten bidez, gai sakonak jorratzen dira; esate baterako, irmotasuna edo emakumearen rola gizartean.
 
Sustatzen diren balioak: Maitasuna, adiskidetasuna, familia | Autoestimua, autonomia, nork bere mugak gainditzea | Sormena, irudimena, norberaren ekimena | Sexuen arteko berdintasuna, pertsonen arteko berdintasuna | Umore-sena | Ausardia, irmotasuna.
 
Ezaguera arloak: Zientzia fisiko-naturalak | Giza Zientziak | Gizarte Zientziak | Euskara eta Literatura | Balio etikoak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: John Condon.
Marrazkilaria: Matt Hunt.
Itzulpena: Amets Santxez Munain (Bakun).
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 250 x 290 mm.
Orrialdeak: 32.
Adina: 4 urtetik aurrera.