X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

Aurpegi maitagarriak

Aurpegi maitagarriak

Bilduma: BIKOTEKA

ISBN: 9788491062493
Kodea: 117017

Salneurria
10,35 €

Agregar item al pedido
Gaia: Animaliak ezagutzeko modu dibertigarria. Irudien liburua irakurle hasiberrientzat.
 
Girotzea: Eguneroko bizitza: animaliak.
 
Bildumaren laburpena:
Animaliak ezagutzeko modu dibertigarri bat da beren aurpegiek eta buztanek dituzten antzekotasunak aurkitzea: arratoiaren sudurrak kirikinoarenaren antza du; erlearenak, marigorringoarenaren antza…
Eta astoaren buztanak zebraren buztanaren antza du, eta elefantearenak errinozerontearen buztanaren antza. Kasu askotan oso desberdinak diren animaliak hurbiltzen dituzten antzekotasun orijinalak. Antzekotasunen jolasa hurrengo irudiaren zati bat ikusteko aukera ematen duten orrialde moztuen bidez proposatzen da.
 
Liburuaren laburpena:
Animalia batzuen aurpegiak oso antzekoak dira. Zer antzekotasun dute ahatearenak eta zisnearenak? Eta berdinak al dira untxiaren eta ardiaren aurpegiak?
 
Egilearen datuak:
LIESBET SLEGERS Belgikan jaio zen, eta Arte Grafikoak ikasi zituen, Anberesko San Luka Arte Akademian. Harrezkero, diseinu grafikoan dihardu, buru-belarri, eta haur liburuak ilustratzen ditu. IBAIZABALen zenbait album eta bilduma eman ditu argitara: TxominKatalinKepaLibeUrkoSagu familiaKukuka bilduma, Iufi, mutikoa naiz!Iufi, neskatoa naiz!, KATALIN eta animalien liburu handiaKaixo! Txomin eta Katalin gara, Kometa bilduma, HANDITAN... , Akordeoia bilduma, baita Belenen jaio zen haurtxoa eta Halloween festa albumak ere.
 
Egileari buruz informazio gehiago jakiteko ikusi bere webgunea (www.liesbetslegers.be).
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Liburu bakoitzak atseginez eta modu dibertigarrian aurkezten ditu umeentzako animalia ezagun eta erakargarrienetako batzuk.
• Letra larria, irakurketa errazteko.
• Irudi errazak, lerro inguru oso zehatzarekin eta kolore lau eta alaiekin.
• Azal gogorreko liburuak, ertz biribilduekin, eta oso egokiak ume txikientzat.
• Ikusizko jolasa proposatzen duten orrialde moztuak.
 
Sustatzen diren balioak:
Animalien munduaren ezagutza; umorea; trebetasun psikomotorrak, liburuen eta irakurketaren gaineko maitasuna.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura, Ingurunearen Ezaguera.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea eta marrazkilaria: Liesbet Slegers.
Itzulpena: Leire Mendizabal.
Marrazkiak: Koloretan.
Formatua: 185 x 185 mm.
Orrialdeak: 32.
Koadernaketa: Kartonea.
Bildumako zenbakia: 1.
Adina: 2 urtetik aurrera.