X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

Arrain zuri txikiak gauza asko daki
Produktu berria

Arrain zuri txikiak gauza asko daki

Bilduma: HAURRENTZAKO ALBUMAK

ISBN: 9788491069669
Kodea: 173160

Salneurria
15,80 €

Agregar item al pedido
Album honen bideoa ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Gaia: Arrain zuri txiki bat da liburu honetako protagonista, eta zenbait kontzeptu eta trebezia bereganatuko ditu.
 
Girotzea: Itsasoan.
 
Laburpena: Arrain zuri txikiak gauza mordoa daki: koloreak ezagutzen ditu, hamar arte zenbatzen daki, goian eta behean, aurrean eta atzean bereizten daki... Eta, gainera, emozioak ere identifikatzeko gai da.
 
Egilearen datuak:
 
GUIDO VAN GENECHTEN: Belgikan jaio zen 1957an. Marrazketa, pintura, diseinua eta argazkilaritza ikasi zuen bere jaioterriko Arte Grafikoen Akademian. Umeentzako kontakizunak idatzi eta ilustratzen ditu. Zenbait aitorpen jaso ditu; besteak beste, Hasselt hiriko Ilustrazioaren Nazioarteko Saria eta Umeentzako Liburuen Ilustratzaile Onenaren Reader’s Digest saria 2007an. Lehen liburua 1995ean argitaratu zioten, eta ordutik 160 baino gehiago egin ditu, eta hogei hizkuntzatara baino gehiagotara daude itzulita.
 
Ibaizabalen “Maitagarria zarelako”, “Dinosauroei buruzko egia” eta “Pixontziaren kontzertua” albumak argitaratu ditu eta “Bat”, “Ikusi-makusi”, “Pixkana”, “Animaliakeriak”, “Bikote bitxiak” eta “Soinuak ditu” bildumak ere.
 
Informazio gehiagorako >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Liburu dibertigarria eta askea, lehen oinarrizko ezagutzak eskuratzeko: koloreak, zenbakiak, objektuek espazioan duten kokapena eta emozio batzuen izena eta identifikazioa; baita itsasoko animaliak ere.
• LETRA LARRITAN dago idatzita.
• Arrain zuri txikia protagonista duen bigarren lana da hau. Pertsonaia atsegin hau Arrain zuri txikia eta itsasoko abestia izeneko liburu soinudunean azaldu zen lehen aldiz Ibaizabalek argitaratuta, Soinuak ditu bilduman.
• Irakurle txikiak identifikatuta sentituko dira protagonista diren animaliekin, eta haien bidez, kontzeptu berriak ikasiko dituzte.
• Ilustrazioek kolore biziak, trazu sinpleak eta elementu argi eta identifikaerrazak dituzte; eta Guido Van Genechten ilustratzaile ezagunaren trazua ikusten zaie.
 
Gaikako kategoria: Abentura | Sentimenduak/Emozioak | Ekologia/Ingurumena | Psikologia/Garapen pertsonala.
 
Sustatzen diren balioak: Maitasuna, adiskidetasuna, familia | Autoestimua, autonomia, nork bere mugak gainditzea | Kontzientzia ekologikoa eta ingurumenaren zaintza | Jakiteko nahia, ezagutza.
 
Ezaguera arloak: Zientzia fisikoak-naturalak | Diziplina artistikoak | Euskara eta Literatura | Matematika | Balio etikoak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Guido Van Genechten.
Marrazkilaria: Guido Van Genechten.
Itzulpena: Saretik Hizkuntza Zerbitzuak.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 250 x 260 mm.
Orrialdeak: 72.
Adina: 2 urtetik aurrera.