- Ezagutu gaitzazu
- Liburuak
- Ikasmaterial elkarreragilea
- Gomendatzen dizuguna
- Irakasleen gunea
- Idazleekin topaketak
- Irakurriz Bizi! proiektua
- ta-tum LITERATURA
- HASIERA
- Liburuak
- Literatura
- Haurrentzako Literatura
- 0 - 5 urte
Haurrentzako Literatura
0 - 5 urte
Gaia: Animaliak.
Girotzea: Animalien mundua.
Bildumaren laburpena: Bi liburu hauek itxuraz oso desberdinak diren animalien arteko antzekotasun batzuk erakusten dituzte: antzekotasun fisikoak, antzeko habitatak edo antzeko ohiturak.
Laburpena:
Baliteke liburu honetako animalia bikoteak ezberdinak iruditzea, baina zerbait garrantzitsua partekatzen dute: espazio berean bizi dira, gauza berberak egiten dituzte edo neurri berbera dute.
Egilearen datuak:
GUIDO VAN GENECHTEN Mol-en (Belgika) jaio zen, 1957. urtean. Marrazketa, margolaritza, diseinu grafikoa eta argazkilaritza ikasi zituen Hasselt-eko Arte Ederren Akademian. 1998. urtean, haurrentzako egin zuen liburu batek sari bat irabazi zuen, eta horrek hasiera eman zion haren karrerari. Haren lanak herrialde askotan argitaratu dituzte, nola mendebaldeko herrialdeetan hala ekialdekoetan. Ibaizabal argitaletxean “Bat”, “Ikusi-Makusi”, “Pixkana” eta “Animaliakeriak” bildumak argitaratu ditu, bai eta Maitagarria zarelako albuma ere.
Egileari buruz informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere webgunea<<<.
Nabarmentzeko alderdiak:
• Testu eta ilustrazio arruntak, bisualki multzo harmonikoan eta erakargarrian integratzen direnak.
• Letra larria, irakurketa errazteko.
• Behatzeko eta hausnartzeko gaitasuna garatzera animatzen du, antzekotasunak eta desberdintasunak bilatuz.
• Kartoizko liburu iraunkorrak, murritzak eta ertz biribilduekin; oso egokiak ume txikientzat.
Sustatzen diren balioak: Jakiteko nahia, ezagutza; kontzientzia ekologikoa eta ingurumenaren zainketa.
Ezaguera arloak: Hizkuntza eta Literatura; Zientzia fisiko-naturalak, arte-disziplinak.
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea eta marrazkilaria: Guido Van Genechten.
Itzulpena: Leire Mendizabal.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 160 x 160 mm.
Orrialdeak: 20.
Zenbakia bilduman: 2.
Adina: 12 hilabetetik aurrera.