X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

Altzearen liburubusa
Produktu berria

Altzearen liburubusa

Bilduma: HAURRENTZAKO ALBUMAK

ISBN: 978-84-1370-139-4
Kodea: 180224

Salneurria
14,00 €

Agregar item al pedido
Liburu honen bideoa ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Gaia: Altzeak bere auzokoak laguntzea erabakitzen du, beti dabiltza istorioak kontatzeko eskatzen, hala liburubusa sortu du. Liburuen eta irakurketaren ezagutza.
 
Girotzea: Egunerokotasuna (pertsonifikatutako animaliak) basoan.
 
Laburpena:
Gauero, afaldu ostean, Altzeak bere familiari ipuin berri bat kontatzen dio, baina egun batean ez daki gehiago. Altze andreak bat irakurtzea proposatzen dio, baina bere etxean ez daukate libururik, bere auzokideek ezta ere. Altzea hiriko liburutegira hurbiltzen da eta batzuk hartzen ditu bere familia eta auzokideei irakurtzeko, gero eta arrakasta handiagoa du. Hainbestekoa da arrakasta, non autobus bat sortzea erabakitzen duen. Baina basoko animalia gehienek ez dakite irakurtzen. Astiro, astiro elkarri irakasten doaz. Dena den, Altzearen egongela jendez betetzen da gauero, inork ez dituelako berak bezain ondo kontatzen istorioak.
 
Egilearen eta marrazkilariaren datuak:
 
INGA MOORE: (1945) idazle eta ilustratzaile angloaustraliarra da. Sussex, Ingalaterran jaio zen eta zortzi urterekin Australiara joan zen bere familiarekin. Denboragarrenean, bere sorterrira itzuli zen, non bere karrera garatu duen. 30 urte baino gehiago darama haurrentzat liburuak marrazten eta klasikoak marraztu ditu sekulako arrakastarekin. Bere liburuen milaka ale saldu dira eta bere lanagatik sari garrantzitsuak lortu ditu.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Istorio dibertigarri eta originala ipuinen ahozko narrazioari, alfabetizazioari, banakako eta taldeko irakurketaren plazerrari, liburuei buruz eta jendea lotzeko duten gaitasunari buruz.
Animaliak dira protagonistak, auzokideen rolak hartzen dituzte eta ahozko ipuin eta irakurketaren interes partekatua dute.
Ilustrazio polit eta xeheek, korte errealistarekin pertsonaien zeinu eta espresioak maisutasunez adierazten dituzte, jarrera eta jokabide jatorrak, gozoak eta adierazkorrak dituzte.
• Narrazio honek liburutegi eta liburuzainen lana baloratzen du, baita bibliobusen garrantzia ere, landa-eremuetara hurbiltzen baitituzte.
 
Gaikako kategoria: Sentimenduak / Emozioak | Ekologia / Ingurumena | Gizartea / Historia / Mundu garaikidea.
 
Sustatzen diren balioak: Maitasuna, adiskidetasuna, familia | Autoestimua, autonomia, norbere burua gainditzea | Kontzientzia ekologikoa eta ingurumenaren zaintza | Gizarte-kontzientzia, elkartasuna, lankidetza | Elkarbizitza, gatazken ebazpena | Sormena, irudimena, ekimen pertsonala | Jakiteko nahia, ezagutza | Enpatia, eskuzabaltasuna | Umorea.
 
Ezaguera arloak: Fisika. | Natur Zientziak. |Giza zientziak | Disziplina artistikoak | Balio etikoak | Euskara eta Literatura.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea eta marrazkilaria: Inga Moore.
Itzultzailea: Bakun.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 248 x 288 mm.
Orrialdeak: 48.
Adina: 5 urtetik aurrera.