X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

Aitatxo, badakizu igel batek bezala egiten?
Produktu berria

Aitatxo, badakizu igel batek bezala egiten?

Bilduma: SOINUAK DITU

ISBN: 9788491069089
Kodea: 172061

Salneurria
15,90 €

Agregar item al pedido
Gaia: Animalien imitazioa.
 
Girotzea: Landa eremuan.
 
Bildumaren laburpena: Liburu honen bidez, txikienek animalia baten eta bestearen ahotsak ezagutuko dituzte, liburua girotzen duten soinu harrigarriekin.
 
Laburpena: Oso dibertigarria da animalien soinuak egitea, baina Sagutxoren aitatxo ez da oso ona horretan. Eskerrak hortxe dagoen Sagutxo, beti laguntzeko prest!
Jolas egiteko eta animalien ahotsak ezagutzeko soinudun liburua.
 
Egilearen datuak:
 
GUIDO VAN GENECHTEN: Belgikako Mol herrian jaio zen 1957an. Marrazketa, pintura, diseinu grafikoa eta argazkilaritza ikasi zituen Hasselt-eko Arte Ederren Akademian. 1998an, sari bat irabazi zuen umeentzat idatzia zuen liburu batek, eta hortik abiatu zen bere ibilbidea. Herrialde askotan argitaratu dizkiote liburuak, bai mendebaldekoetan, bai ekialdekoetan.
 
Ibaizabal argitaletxean “Bat”, “Ikusi-Makusi”, “Pixkana”, “Animaliakeriak”, “Bikote bitxiak” eta “Soinuak ditu” bildumak argitaratu ditu, bai eta “Maitagarria zarelako”, “Dinosauroei buruzko egia” eta “Pixontziaren kontzertua” albumak ere.
 
Egileari buruz informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere webgunea<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Letra larriz idatzitako liburuak.
• Umeek animalien ahotsak ezagutzen ikasiko dute.
• Soinuak kalitate eta aberastasun handikoak dira.
• Orriak kartoizkoak dira, oso sendoak.
• Kontakizunek animalien soinuak ezagutzen eta soinuak bereizten laguntzen diote oraindik eskolarako adinean ez dagoen umeari.
• Guido Van Genechten-en ilustrazioak atseginak dira, formaz sinpleak, kolore motelekoak eta erraz ezagutzeko moduko irudiz osatuak daude, eta lagungarriak dira ezaugarri horiek umeak liburu hauetara gertura daitezen.
• Soinuak aktibatzeko, orrialde bakoitzean, ilustrazioan txertatuta dagoen botoi lau txiki bat sakatu behar da. Kontrazalean, larako moduko bat dago. Soinua pizteko, «on» posizioan jarri behar da, eta itzaltzeko, «off» posizioan. Pilak alda dakizkioke.
 
Gaikako kategoria: Ekologia / ingurumena.
 
Sustatzen diren balioak: Maitasuna, adiskidetasuna, familia | Kontzientzia ekologikoa eta ingurumenaren zaintza | Sormena, irudimena, ekimen pertsonala | Bizikidetza, gatazkak konpontzea | Jakiteko nahia, ezagutza.
 
Ezaguera arloak: Zientzia fisiko-naturalak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Guido van Genechten.
Marrazkilaria: Guido van Genechten.
Itzulpena: Saretik Hizkuntza Zerbitzuak.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 210 x 220 mm.
Orrialdeak: 32.
Zenbakia bilduman: 6.
Adina: 2 urtetik aurrera.