- Ezagutu gaitzazu
- Liburuak
- Ikasmaterial elkarreragilea
- Gomendatzen dizuguna
- Irakasleen gunea
- Idazleekin topaketak
- Irakurriz Bizi! proiektua
- ta-tum LITERATURA
- HASIERA
- Liburuak
- Literatura
- Haurrentzako Literatura
- 0 - 5 urte
Haurrentzako Literatura
0 - 5 urte
Adur, haizearen beldur
Bilduma: HAURRENTZAKO ALBUMAK
ISBN: 9788491069652
Kodea: 173103
Salneurria
15,90 €
Album honen bideoa ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.
Gaia: Adurren bizitza, dituen kezkak direla eta, amesgaizto bat da, harik eta Maia laguna azalduko zaion arte. Neska ausarta eta askea da Maia.
Girotzea: Eguneroko bizitza.
Laburpena: Adur BETI zegoen kezkatuta. Kezka eragiten zioten lagunik gabeko galtzerdiek, katagorri gaiztoek, askatutako lokarriek… Baina kezkarik handiena HAIZEAK eragiten zion.
Adurrek Maia ezagutu zuen, eta lagunak egin ziren. Maiak ez zion beldurra EZERI.
Egun haizetsu batean, Maiak kanpora joan nahi izan zuen jolastera, eta haizeak airean eraman zuen Adur!
Itzultzean, Adur mutiko ausar bihurtu da eta mundua ezagutu nahi du.
Egilearen datuak:
PAMELA BUTCHART: Umeen literaturan aritzen den egile britainiarra da. Bristolen bizi da, familiarekin. Umeentzako 40 lan baino gehiago ditu argitaratuak, eta haietako batzuk sektoreko profesional entzutetsuek ilustratutakoak dira.
Marrazkilariaren datuak:
KATE HINDLEY: Bristolen (Ingalaterra) bizi den haurrentzako liburuen autorea eta ilustratzailea da. Izan ere, Kale Nagusia bildumaren autorea eta ilustratzailea da. «EZ!» esan zuen zalduna, Lehiaketako munstrorik okerrena, Zu eta biok eta Izan zu zeu Kosme albumak ilustratu ditu Ibaizabalentzat, baita Lagunik onenen gozotegia bilduma ere.
Informazio gehiagorako >>>sakatu HEMEN<<<.
Nabarmentzeko alderdiak:
• Beldurrak gainditzeari buruzko istorio bat da, umore eta freskotasun handiz kontatua.
• Protagonista atseginek genero bakoitzari esleitutako rolen topikoak hausten dituzte:
Adur beldurtia da, zuhurra, eta Maia laguna, berriz, neska ausarta eta zirt edo zartekoa.
• Agerian jartzen ditu liburu honek adiskidetasunaren, baikortasunaren eta bizitzaz gozatzearen garrantzia, nahiz eta jakin bizitzak arriskuak eta gorabeherak dituela.
• Ilustrazioek gertukoak eta atseginak diren pertsonaiak erakusten dituzte, ezaugarri adeitsuak eta jokabide irudimentsuak dituztenak.
• Letra xeheak, eta letra larriz idatzitako hitz eta esaldiak uztartzen ditu testuak.
• Ilustrazio adierazkorrak eta dibertigarriak.
Gaikako kategoria: Abentura | Beldurra / Izua | Umorea | Sentimenduak / Emozioak | Psikologia / Garapen pertsonala.
Sustatzen diren balioak: Maitasuna, adiskidetasuna, familia | Autoestimua, autonomia, nork bere mugak gainditzea | Sormena, irudimena, ekimen pertsonala | Jakiteko nahia, ezagutza | Sexuen arteko berdintasuna, pertsonen arteko berdintasuna | Umorea | Ausardia, iraunkortasuna.
Ezaguera arloak: Giza zientziak | Diziplina artistikoak | Erlijio heziketa | Euskara eta Literatura | Balio etikoak.
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Pamela Butchart.
Marrazkilaria: Kate Hindley.
Itzulpena: Bakun.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 270 x 270 mm.
Orrialdeak: 32.
Adina: 5 urtetik aurrera.