Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

1 arte zenbatzeko liburua
Produktu berria

1 arte zenbatzeko liburua

Bilduma: HAURRENTZAKO ALBUMAK

ISBN: 978-84-1370-182-0
Kodea: 186733

Salneurria
14,00 €

Agregar item al pedido
Liburu honen bideoa ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Gaia: Ikuspegi originalarekin eta dibertigarriarekin zenbatzen ikasteko liburua.
 
Girotzea: Gaur egun.
 
Laburpena:
Honezkero badakizu zenbatzen, ezta? BEJONDEIZULA! Liburu honetan, GAUZA asko dituzu zenbatzeko: baleak, ostadarra, euliak, tronpetak…
Baina bada baldintza BAT: ASKO jota BAT arte zenbatu beharko duzu.
Ez pentsa gutxi denik! Eta ez baduzu hala uste, begira, begira…
Zenbakietarako hurbilketa dibertigarria. Narratzaileak keinu egiten dio irakurleari
 
Egileren datuak:
Caspar Salmon Egile britainiarra da, eta, kultura kazetaritzan espezializatuta badago ere, hartzen du ingeles hizkuntzako haur liburu dibertigarrienetako batzuk idazteko tartea.
 
Marrazkilariaren datuak:
Matt Hunt Badatoz piratak! albuma arrakastatsuaren ilustratzailea da; Ibaizabalek argitaratu zuen, 2020ko udaberrian. Ingalaterran bizi da, eta haren ilustrazioek zenbait argitaletxeren liburuak aberastu dituzte, besteak beste: Nosy Crow, Bloomsbury, Orchard Books eta Harper Collins US.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
  • Liburu komiko honek bat arte soilik zenbatzeko aitzakia baliatzen du zenbatzeko ariketa jolas dibertigarritzat ikusteko.
  • Esperientzia interaktiboa. Irakurlea orrialde guztietan parte hartzera gonbidatuko da, eta zenbatu egin beharko du, bai eta zenbatu ez duelako plantak egin ere.
  • Orrialdeek mota guztietako objektuak dituzte. Amaieran, umeak ikusiko du ehun objektu zeudela, guztira, eta denak batera zenbatu ahalko ditu, amaierako orrialde bakarrean.
  • Oso irudi koloretsuak eta ausartak, umorezko tonua indartzen dutenak.
  • Liburua, oraingoz, hamahiru hizkuntzatara itzuli da.
 
Gaikako kategoria: Umorea |Psikologia / Garapen pertsonala.
 
Sustatzen diren balioak: Autoestimua, autonomia, norbere burua gainditzea | Sormena, irudimena, ekimen pertsonala.
 
Ezaguera arloak: Hizkuntza eta Literatura
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea: Caspar Salmon
Marrazkilaria: Matt Hunt
Itzultzailea: Amets Santxez (Bakun).
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Kartonea.
Formatua: 270 x 270 mm.
Orrialdeak: 34.
Adina: 3 urtetik aurrera.