X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Haurrentzako Literatura

0 - 5 urte

1, 2, 3… Zenbat pikor?

1, 2, 3… Zenbat pikor?

Bilduma: AURKITU

ISBN: 978-84-9106-558-6
Kodea: 151228

Salneurria
12,60 €

Agregar item al pedido
Gaia: Astanafarreria, zenbakiak eta ikastetxea.
 
Girotzea: Etxeko ingurunea animalia humanizatuekin.
 
Bildumaren laburpena:
Elkarreragiteko liburuak; irakurleak azal hegalak altxatzen dituenean, normalean umoretsuak diren eszena harrigarriak ezagutzen ditu. 1,2,3, zenbat pikor! lanean, azal hegaletan gorputz atalak ageri dira.
 
Liburuaren laburpena:
Ai ene! Eskolako ume guztiek barizela dute!
Ondo-ondo sendatzeko, pikor guztiak aurkitu beharra dago.
Lagunduko al didazu zenbatzen?
 
Egilearen datuak:
 
CLAUDIA BIELINSKY Buenos Airesen jaio zen eta Parisen bizi da. Arte Ederrak ikasi zituen, eta, liburuak idatzi eta horietako irudiak egiteaz gainera, margolaria ere bada. Bere koadroak Europako eta Amerikako hainbat galeriatan egon dira erakusgai.
 
Ibaizabalen Aurkitubildumako “Ondo lo egin panpina!”, “Munduko oparirik ederrena”, “Gora mundu guztia!”, “Maletan zer ote?”, “Musuen etxea”, “Otso Txiki gose da”, “Urtaroen erritmoan dantzan” eta “Itsasoa bete arrain” liburuak argitaratu ditu.
 
Egileari buruzko informazio gehiago jakiteko >>>ikusi bere weba<<<.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Irudi oso koloretsuak eta informalak, liburuari umore kutsua ematen diotenak eta bilaketaren jolasean murgiltzera animatzen dutenak.
• Testu errimatuak edo erritmikoak, azal hegalak altxatzeko prozesua ere indartzen dutenak.
• Astanafarreriaren liburuak azal hegalak proposatzen ditu, irakurleak berez bila ditzan hasieratik planteatzen diren igarkizun errazen erantzunak: modu dibertigarrian, astanafarreriaren pikortatxoak (testurarekin nabarmenduta) zenbatu beharko ditu, 1etik 10era, zer gorputz ataletan dagoen identifikatu eta pertsonaia bakoitza zer animalia den.
• Arrainen liburuak amaierako pop-upa du eta ingurune berean dauden eta hain desberdinak diren arrain guztien batasuna sendotzen du; eta irakurleak, behatzeko dituen dohainen bidez, pertsonaien arteko desberdintasunez ohartu ahalko dira.
• Liburu trokelatuak, arku itxuran.
• Kartoizko koadernaketa erresistentea da eta egokia ume txikientzat.
 
Sustatzen diren balioak: Umore sena. Osasuna. Ohitura osasungarriak.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura, Natur Zientziak, Giza Zientziak eta Gizarte Zientziak.
 
Hizkuntza: Euskara Batua.
Egilea eta marrazkilaria: Claudia Vielinsky.
Itzulpena: Ibaizabal.
Marrazkiak: Koloretan.
Koadernaketa: Trokelatutako kartonea.
Formatua: 208 x 277 mm.
Orrialdeak: 14.
Adina: 3 urtetik aurrera.