X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Irakurriz bizi!

Noiz argitaratua 2012/06/25

• ‘Pop-up’ liburuak elkarreragileak eta ikusmenean oinarritutakoak dira, eta umeak liburuen mundura erakartzea lortzen dute.

“Liburu hauetan, umea ipuinaren parte aktiboa da; liburuak funtzionatu dezan, umeak parte hartu behar du, eta, modu horretan, familia osoari ematen diote gozatzeko aukera”, adierazi du Eukene Herrerak, Ibaizabal argitaletxeko Haur eta Gazte Literaturaren koordinatzaileak.

• Bizkaiko argitaletxeak Paper Txoriak bilduma aterako du udarako, 5 eta 10 urte bitarteko umeei zuzenduta. Ipuin sorta bat dira, eta, beraiekin batera, koaderno bat dator, istorioan sakondu ahal izateko ipuina irakurri aurretik, irakurri ahala eta irakurri ostean.

• Ume nagusiagoek eurentzat pentsatutako eleberriez gozatu ahal izango dute; hor daude, adibidez, Bost Izarrak bildumako liburuak, erdi poliziakoak eta erdi kirol arlokoak; edo Elkartea bilduma, intrigaz betetakoa.

Honekin zerikusia duten dokumentuak