X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Martetar oso bereziak

Noiz argitaratua 2018/06/25

  • Ibaizabal argitaletxeak honako lan berri hau argitaratu du:“Martetarrak datoz!”Paper Txoriak Sail Urdina bilduman.
 
  • Umore ukituz beterik dago narrazioa, nahasmendu, itxura eta gaizki ulertuetan oinarrituta.
 
  • Lana oso bihurria da, baina zurrumurruek dakartzaten ondorioez ere eztabaida dezakegu.
 
  • Nabarmentzekoa da protagonista gazteen adiskidetasun harremana, adorea eta irudimena.
 
  • “Martetarrak datoz!”, David Fernández Sifres egilearena eta Ximena Maier irudigilearena.
 
 
Amorebieta, 2018ko uztaila. Ibaizabalek “Paper Txoriak Sail Urdina” bildumari beste lan bat gehitu dio: “Martetarrak datoz!”.
 
Hainbat ikuspuntutatik hurbildu gaitezke estralurtarren mundura. David Fernández Sifresek umore ukituz beterik dagoen narrazioa osatu du, nahasmendu, itxura eta gaizki ulertuetan oinarrituta. Eta Ximena Maierren irudien bidez, testuaren umore tonua sendoagoa da.
 
“Martetarrak datoz!”, David Fernández Sifres egilearena eta Ximena Maier irudigilearena. Hiru umek bi emakumeri entzun diete esaten martetarrek herria bisitatuko dutela. Neska-mutilak harrituta geratu dira, batik bat, herriko nagusiek horrelako gertakari bereziaren aurrean erakutsi duten interes faltagatik. Nahiz eta martetarren, protokoloaren edo harreren inguruan gauza gutxi dakiten, guztia beraiek bakarrik antolatzea erabaki dute: OHEentzako aireportua eraikitzea, bisitarientzako ostatu egokia bilatzea, jateko zerbait prestatzea… Herrian gauza arraroak gertatzen hasi dira, eta bertako prentsako kazetari gazte bat presentzia estralurtarraren zantzuak ikusten hasi da. Azkenean, bai neska-mutilak, bai gainerako jendea sinetsita dago martetarrak herrira joango direla. Baina gauzak ez dira gertatzen batzuek eta besteek imajinatu duten bezala.
 
Istorio oso bihurria da; bertan gizateriak izango duen lehen topaketa estralurtarra beren herrian izango dela sinetsita dauden mutilak ageri dira.
 
Haur eleberri bikaina da; bertako freskotasuna eta bat-batekotasuna direla eta, irakurleak tarte atsegina biziko du. Eleberria pixka bat zoroa da; izan ere, pasarte batzuk benetan biziak dira eta barre algarak eragiten ditu, baina lortzen du interesari eta suspenseari amaiera arte oso ongi heltzea.
 
Lan honek, fama eta ospea bilatu gabe, nagusiki gauzak ongi egin nahi dituzten protagonistak aurkezten dizkigu. Nabarmentzekoa da hiru protagonisten artean dagoen adiskidetasun harremana, bai eta beren adorea eta irudimena ere aurrez aurre duten erronkari aurre egiteko orduan.
 
Eleberri honen bidez, hainbat balio ezagutuko ditugu eta horietan sakonduko dugu, besteak beste: lankidetza, adiskidetasuna, tolerantzia, bakezaletasuna, erantzukizuna, zintzotasuna eta errespetua. Eta zurrumurruek dakartzaten ondorioez ere eztabaida dezakegu.