X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Zaldungai bat euskarazko haur literaturan

Noiz argitaratua 2017/03/21

  • Ibaizabal argitaletxeak haurrei zuzendutako bilduma berria argitaratu du, zaldungaia izan nahi duen haur baten abenturekin. 
  • "Bilduma honetan, ondo pasatzeko abentura umoretsuz betetako irakurgaiak eskaintzen dizkiegu irakurle gazteei" dio Eukene Herrerak, Ibaizabaleko Haur eta Gazte Literaturako koordinatzaileak.
 
 
Zornotza, 2017ko martxoa. Beti egon dira zaldungaiak izatera heltzearekin eta abentura handiak bizi izatearekin amets egiten duten umeentzako ipuinak. Ibaizabal argitaletxeak, udaberri honetan, 8 urtetik aurrerako irakurleei zuzendutako ZALDUNGAIA bilduma argitaratu du.
 
ZALDUNGAIA bildumak liburu irudidunekin gizatzeko prest dauden neska-mutilak sorginduko ditu. Izenburu bakoitzak hainbat ilustrazio ditu eta, horrek, irakurtzera eta istorio dibertigarri hauekin sakon gozatzera bultzatuko ditu.
 
Ibaizabalek lehen hiru izenburuak argitaratu ditu martxoan: Dragoiek ez dakite igerian, Dora izeneko behorra eta Hartz gogaikarria.
 
"Bilduma honetan, ondo pasatzeko abentura umoretsuz betetako irakurgaiak eskaintzen dizkiegu irakurle gazteei" dio Eukene Herrerak, Ibaizabaleko Haur eta Gazte Literaturako koordinatzaileak.
 
Vivian French-en istorioen eta David Melling-en ilustrazioen bidez pertsonaia zoragarriak biziberritzen dira. Herensugeekin, hartzekin eta Zaldungaia bilduman agertzen diren gainerako izaki guztiekin, seguru gaude istorio dibertigarri eta hunkigarriak maite dituzten irakurle gazteak poz-pozik geratuko direla.
 
 
Bildumaren laburpena
 
Sam J. Butterbiggins-ek zaldun noble bilakatzearekin amets egiten du. Samek, bere izeba-osaben gazteluko egonaldian, pergamino magikoa aurkitu zuen; bertan zekarren zenbait erronka gainditu behar zituela.
 
Prune lehengusina astunarekin, Egg izebaren bitxikeriekin eta Archibald osabarekin eta bere izaki arrotz guztiekin batera bizitzea ez da erraza izango. Hala ere, pergamino zahar bat aurkitu izanak arrastoa emango dio benetako zaldun noble bilakatzeko, eta guztiak merezi izatea ekarriko du.
 
 
Liburuen fitxak ikusteko:
 
 
 

Honekin zerikusia duten dokumentuak