X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Naturaren indar sortzailea ezagutzeko albuma

Noiz argitaratua 2021/11/19

Ibaizabal argitaletxeak Txirrista bildumako liburu berria aurkeztu du:
Hur, Lur eta Ur.
 
  • Ibaizabalek Antton Kazabonen liburu berria argitaratu du:“Hur, Lur eta Ur”
 
  • Liburuak naturaren indar sortzaileaz hitz egiten digu.Eta naturarekiko errespetuan, bizikidetzaren kontzeptuan edo ingurumen kontzientzian sakontzen du, besteak beste.
 
  • Testu arina du, esaldi laburrak eta letra mota argia, atzealde zuriarekin, banakako irakurketarako trantsizioan laguntzeko.
 
 
Durango, 2021eko azaroa. Ibaizabalek handitu egin du lehen irakurleentzako Txirrista bilduma, eta “Hur, Lur eta Ur” aurkeztu du, 6 urte baino gehiago daukaten irakurleentzat.
 
Liburua Euskal Herriko mendi eta ibaietan girotuta dago, eta naturaren indar sortzailea eta irudimenaren garapena ditu gai nagusi.
 
Basajaunek badaki nola zaindu basoak eta mendiak, eta nola sendatu natura, gaixorik dagoenean. Oraingoan, hurritzaren makila txikiak (Hurritzek) Lur lehorrean Ura aurkitzen lagunduko dio, lehortutako mendia berriro landarez jantzi ahal izateko.
 
Kontakizun honetan, mitologia eta naturaren ahalmena elkartzen dira.
 
Testu arina du, esaldi laburrak eta letra mota argia, atzealde zuriarekin, arreta galarazten duen interferentziarik ez egoteko eta banakako irakurketarako trantsizioan laguntzeko.
 
Naturarekiko errespetuan, bizikidetzaren kontzeptuan edo ingurumen kontzientzian sakontzeko aukera ematen du.
 
Antton Kazabon egileak honako lan hauek argitaratu ditu Ibaizabalen: Zipriztin berriak (Oker, 10), Momolo (Matxinsalto, 14), Ttantto (Matxinsalto, 35), Elurretako leopardoaren bila (Matxinsalto, 40), Manta belaunetan (Gaztetxo!, 22), Haizearen izena (Ekin, 41), Maitez eta minez (Ekin, 32), Isilik kantatzeko (Ekin, 35), Gixela nire laguna da (Txirrista, 8) eta Kantu bat Alikarentzat (Ekin, 46).
 
Enrique Morente ilustratzaileak honako lan hauen ilustrazioak egin ditu Ibaizabalen: Txokolatezko pastela (Matxinsalto, 52), Itsasoa edan dut (Txirrista, 1), Elorriren irribarrea (Oker, 4), Olatu guztien gainetik (Oker, 11), Han-hemengo ipuinak (Matxinsalto, 8), Printzesen eskola (Matxinsalto, 17), Itsasoaz bestaldeko ipuinak (Matxinsalto, 26), Guo Suang, Txinako laguna (Matxinsalto, 31) eta Siberiako neskatila ausarta (Matxinsalto, 59).
 
Ibaizabalek udazkenean ere harrituko zaitu!

Honekin zerikusia duten dokumentuak