X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Bizitza osoa itxarongo zaitut

Noiz argitaratua 2018/07/20

  • Ibaizabal argitaletxeak honako lan berri hau argitaratu du:“Enolaren sekretua”, Paper Txoriak Sail Berdea bilduman.
 
  • Misterioz eta abenturaz beteriko istorio orijinala da; irakurle txikienak erakarriko ditu.
 
  • Protagonistak ez dira konforme geratuko itxurak bakarrik ezagututa, eta pistak hutsaltzen diren lekuraino iritsiko dira.
 
  • David de las Herasen irudi poetikoak ditu, eta, horien bidez, irakurlea beti misterioak ebazteko zeuden sasoian kokatuko da.
 
  • “Enolaren sekretua” Daniel Hernández Chambers idazlearen eta David de las Heras irudigilearen lana da.
 
 
Amorebieta, 2018ko uztaila. Ibaizabalek “Paper Txoriak Sail Berdea” bildumari beste lan bat gehitu dio: “Enolaren sekretua”.
 
Misteriozko eleberrien hasieran, zerbait edo norbait ageri ohi da, ustekabean, eta protagonistak enigma argitzetik hurbil ikusi ohi du bere burua. Testuinguru horretan kokatzen da “Enolaren sekretua” liburua; 2016an Haur Literaturaren Ala Delta saria jaso zuen.
 
“Enolaren sekretua” Daniel Hernández Chambers idazlearen eta David de las Heras irudigilearen lana da. Ralph-ek, auzokideak egiteko eskatu dion lanarekin ari den bitartean, enigma batekin egiten du topo, hainbat urtez enigma bera ebazteko norbait aurkitzeko ahaleginetan egon ondoren: klabean idatzitako mezua hanketako batean lotuta daraman uso baten eskeletoa. Hura ebazteko, laguntza eskatuko dio Margaret lagunari. Margaretekin duen sentimendua ez da adiskidetasun sentimendu hutsa, zerbait gehiago ere bada.
 
Abentura 1989an dago girotuta, Sandgaten, Ingalaterrako hegoaldeko herri txiki batean. Istorioan une horretako oinarri errealista ikusten da: aita langabezian dago, krisi siderurgikoa dela eta; etxean ez dute giro onik; Berlingo Horma erori zeneko oihartzunak entzuten dira…
 
Pertsonaia nagusia, Ralph, Galtzerdi ezizenez ezagutzen dena, kolore desberdinetako galtzerdiak janzten dituelako, antiheroi hutsa da: porrotak jasaten ditu bere gizarte eta familia harremanetan eta etsigarriak izaten dira, baina beti lortzen du zutik jartzea eta aurrera jarraitzea, bai eta, batzuetan, zailtasunetatik garaile irtetea ere.
 
Errealismoz eta nostalgiaz josita dago narrazioa. Abiapuntua mundu guztiko egunkarietan albiste izan zen gertakari erreala da: 2012aren erdialdean, Londresen hegoaldetik 35 kilometrotara dagoen etxe batean, erretiratu ingeles batek mezu zifratua zeukan uso baten eskeletoa aurkitu zuen; gaur egun, oraindik, inor ez da gai izan mezua deszifratzeko, ez eta Britainiako zerbitzu sekretuak ere.
 
Tramak Bigarren Mundu Gerraren erreferentzia historikoak ditu, bai eta uso mezulariek erresistentzia frantziarrarekin komunikatzeko orduan aliatuen estrategia militarrean izan zuten eginkizunaren erreferentziak ere. Baina uso mezulariak Enolaren amodiozko istorioan ere badira tartean; Ralphek eta Margaretek istorioa askatu beharko dute, ezkutuko kontuak ezagutzen dituen baina ez gogoratzea nahiago lukeen pertsonaia baten laguntzarekin.
 
Detektibe elementuak ditu abentura honek; narrazio tentsioari eusten dio eta mezu sekretuaren enigma interesgarri bilakatzen du, interesa ez galtzeko. Misterioz eta abenturaz beteriko istorio orijinala da; irakurle txikienak erakarriko ditu.
 
Istorioak hiru oinarrizko osagai ditu: maitasuna, indarkeria eta ikerketak. Galtzerdik Margaretenganako duen maitasuna; Enolak Normanenganako duena; eta… Indarkeriak zenbait maila ditu: Philipek Galtzerdiren kontra eragindakoa (gaur egun bulling izenez ezagutzen dena); hurbileko udalerrietako neska-mutilen arteko liskarrak; eta II. Mundu Gerrarena. Eta, azkenik, ikerketak daude; ikerketen helburua da Enolaren antzinako mutil lagunaren pista ezagutzea; ez dago bere berririk, herritik sekula ez itzultzeko joan zenetik. Gure protagonistak ez dira konformatuko gauzen itxura ezagutzearekin, eta istorioa erabat ezagutzeko borrokatuko dira.
 
Kontakizuna era askotakoa da; egoera ugari planteatzen dira, eta horiek maisutasunez irekitzen eta ixten dira. Narrazioak umorezko ukituak ditu; horrela, irakurleak antzeko eguneroko egoerekin identifikatuko dira.
 
Ala Delta sariaren epaimahaiak honela definitu zuen eleberri hau: “maitasunaren deskribapen ederra da, bai lehenengoarena, bai bakarrarena; antza badenarena baina, azkenean, ez denarena… Bertan dena da oso benetakoa: pertsonaiak, bizitzaz eta kontraesanez beteak; beren gatazkak, giroa eta, etengabeko zoritxarrak gorabehera, sekula etsitzen ez duen protagonista hunkigarria… Argazki bizia dela ematen du, eta asko kontatzeko gaitasuna du, baliabideen ekonomian oinarrituta.Azken batean, bizitza ongi kontatua da”.
 
Lanaren balioa bikoitza da, David de las Herasen irudi poetikoei esker; 2017ko CCEI saria jaso zuten. Arte pieza txiki horiek irakurlea haur jolasen edo ezinezko maitasunen garaira daramatzate, eta beti ebazteko misterioak zeuden garaira.
 
Eleberri honen bidez, hainbat balio ezagutuko ditugu eta horietan sakondu, besteak beste: egia bilatzea, gainditzea, duintasuna, taldeko lana, konfiantza, ahalegina, leialtasuna, laguntasuna, maitasuna edo ausardia.