2021eko udaberriko gomendioak: 5 urte

Noiz argitaratua 2021/05/03

Ibaizabal argitaletxeak hiru liburu aurkeztu ditu Paper Txoriak Sail Gorria bilduman.
 
  • Ibaizabal argitaletxeak hiru liburu berri argitaratu ditu 5 urtetik gorakoentzat:“Hortzik gabeko krokodiloa”, “Egun bat Mozar familiarekin” eta “Iruzurbeitia zizarea”
  • Liburuak umorez josita daude, eta irakurraldi arina eskaintzen dute; familia rol alternatiboak aurkezten dituzte eta desberdintasunak balioesten eta maitatzen erakusten dute…
  • Liburuek ilustrazio oso adierazgarriak eta atseginak dituzte, kolorez eta mugimendu zoroz beteak, eta ukitu komikoa dute.
 
 
Durango, 2021eko ekaina. Ibaizabalek hiru liburu berri aurkeztu ditu Paper Txoriak Sail Gorria bilduman: “Hortzik gabeko krokodiloa”, “Egun bat Mozar familiarekin” eta “Iruzurbeitia zizarea”
 
5 urtetik gorakoek, hiru proposamen berri dituzte Paper Txoriak Sail Gorria bilduman:
 
“Hortzik gabeko krokodiloa”: Juan Clemente Gómez egilearen eta Christian Inaraja ilustratzailearen lan hau umorez josita dago; bainulariak jateagatik hortzak zulatuta dituen krokodilo tripontzi baten abenturak kontatzen ditu. Ilustrazio oso adierazkorrak ditu eta ikasbide interesgarria. Gozatu krokodiloak, hirira doanean, eragiten duen kaosarekin.
 
“Egun bat Mozar familiarekin”: Daniel Nesquens egileak eta Beatriz Castro ilustratzaileak zera aurkezten digute: ustez normala den egun bat indiar eta bakeroen benetako jazarpen nola bilaka daitekeen. Narrazio ikuspegiak abentura zerbait erreal gisa ikusteko ideia nabarmentzen du, umeek beren jolasean sartu eta imajinatzen dutena erreala denaren planoan egongo balitz bezala bizitzen duten moduan. Umorez josita dago istorioa, eta irakurraldia arina da. Istorioak familia rol alternatiboak aurkezten ditu gozotasunez. Ilustrazioek haur jolasa sinesgarritasunez irudikatzen dute, proposamen koloretsuarekin, mugimendu neurrigabearekin eta ukitu komikoarekin.
 
“Iruzurbeitia zizarea”: Blanca Álvarez egilearen eta Tesa González ilustratzailearen lan honek hizkera erraza du, pertsonaien beharretara eta adinetara egokitua; norberaren eta inguratzen gaituztenen desberdintasuna balioesten eta maitatzen erakusten digu; norberaren maitasunaren eta onarpenaren inguruan hausnartzeko aukera ematen du; bi protagonistek, zizare batek eta armiarma batek, baztertzen dituzten familietatik datozenek, bestearen desberdintasunak ulertzeko eta maitatzeko ahalegina egiten dute. Koloretako ilustrazioak ditu, ilustrazio informalak eta atseginak. Etxeko txikienek egiaztatu ahalko dute desberdina izateak gauza on asko dituela.
 
Ibaizabalek udaberrian ere harrituko zaitu!

Honekin zerikusia duten dokumentuak