X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

2021eko udaberriko gomendioak: 0-3 urte

Noiz argitaratua 2021/03/25

  • Ibaizabal argitaletxeak bost nobedade argitaratu ditu txikienentzat:“Itxas animaliak”, “Baserriko abereak”, “Xaxi eta jaka gorri-gorria”, “Xarlik badaki aukeratzen” eta “Txomin eta dinosauroen liburu handia”
 
  • Txikienei dinosauroak eta itsasoko edo baserriko animaliak ezagutzen, arauekiko erresistentzia gainditzen, egunerokotasunean erabakiak hartzen eta beste hainbat kontutan laguntzeko liburuak.
 
  • Liburuetako irudiak koloretsuak dira, eta eszena gozoak, alaiak eta informalak dituzte.
 
 
Amorebieta, 2021eko martxoa. Ibaizabalek jarraitzen du haur bildumetako lanak argitaratzen eta, hala, bost nobedade aurkeztu ditu: “Itxas animaliak”, “Baserriko abereak”, “Xaxi eta jaka gorri-gorria”, “Xarlik badaki aukeratzen” eta “Txomin eta dinosauroen liburu handia”.
 
Pipitaki papataki bildumako lan berriak errimadun asmakizunen bidez daude idatzita. Itsas animaliak liburuaren bidez, animalia horiek ezagutuko ditugu, eta Baserriko abereak libururen bidez jakingo dugu azal hegalaren atzean ezkutatzen den baserriko animalia zein den.
 
3 urtetik gorakoentzat, album ilustratuetan hiru proposamen zoragarri daude:
 
  • David Melling egileak eta ilustratzaileak, Xaxi eta jaka gorri-gorria lanean, irudi gozo eta letra larridun testu xumeen bidez, zenbait gai lantzen ditu, besteak beste adiskidetasuna, umeen lehentasunak eta haurrek arauekin duten erresistentzia.

 

  • Lou Peacock egileak eta Nicola Slater ilustratzaileak erabakiak hartzeko arazo larriak dituen protagonista aurteztuko digute. Xarlik badaki aukeratzen liburuak, testu argi eta zuzenaren eta ilustrazio informalen bidez, txikienei egunerokotasunean erabakiak hartzen lagunduko die.

 

  • Liesbet Slegers egile eta ilustratzaile belgikarrak, Txomin eta dinosauroen liburua handia liburuan, dinosauroen fisonomiaren, haien elikaduraren eta ikertzaileen lanaren berri ematen digu. Antzekoak eta kontrakoak direnak ikasteko bide ematen du, tamaina, forma eta koloreak erkatzeko, bai eta 1etik 20ra bitarteko zenbakiak ikasteko ere.
 
Ibaizabalek udaberrian ere harrituko zaitu!

Honekin zerikusia duten dokumentuak