2021eko udazkeneko gomendioak: 3 urte

Noiz argitaratua 2021/11/10

Ibaizabal argitaletxeak 3 urtetik gorako irakurleentzat
lau liburu berri aurkeztu ditu.
 
  • Ibaizabal argitaletxeak lau liburu argitaratu ditu: “Maitasuna eta familia”, “Jatorrak gara”, “Besarkadasauroa” eta “Kezkasauroa”.
 
  • Gizarte eredu alternatiboak ezagutzeko, balioetan oinarrituta hezteko eta, besteak beste, errespetua, tolerantzia eta inklusioa oinarri dituzten gizarte sendoak eraikitzeko liburuak, gatazkak maitasunez konpondu behar direla, lasai egon eta une onak gozatu behar direla ikasteko.
 
  • Liburuek ilustrazio oso adierazkorrak dituzte, kolorez eta bizitasunez beteak, edo lasaitasuna eta baikortasuna transmititzen dituzten ilustrazio xumeak eta koloretsuak.
 
 
Durango, 2021eko azaroa. Ibaizabalek bere haur bildumak handitu, eta lau nobedade aurkeztu ditu: “Maitasuna eta familia”, “Jatorrak gara”, “Besarkadasauroa” eta “Kezkasauroa”.
 
3 urtetik gorako irakurleentzat, bi liburu berri argitaratu ditugu Eguzki-lore bilduma berrian:
 
  • Sophie Beer egile eta ilustratzaile australiarrak, testuan errepikatzen den egituraren eta kolorez eta bizitasunez beteriko ilustrazio adierazkorren bidez, irakurle txikiei errespetua, tolerantzia, maitasuna eta inklusioa oinarri dituzten gizarte portaera idealak aurkezten dizkie.
 
  • Maitasuna eta familia lanean, gizartean ditugun familia eredu berriak aurkezten dizkigu: gurasobakarrak, sexu bereko gurasoak, aitona-amonekin bizi diren umeak… Aukera ematen du gizarte eredu alternatiboak ezagutzeko, tolerantzia, errespetua, enpatia eta gainerakoen zaintza, besteak beste, oinarri hartuta hezteko.
 
  • Jatorrak gara lanak gizarte sendoak eraikitzeko adeitasuna zer garrantzitsua den azpimarratzen du. Elkartasuna, eskuzabaltasuna eta enpatia funtsezko balio gisa aurkezten dira, bizikidetza ona izateko eta kolektiboan garatzeko.
 
Eta Rachel Bright egilearen eta Chris Chatterton ilustratzailearen beste bi liburu, Haurrentzako albumak bilduman:
 
  • Besarkadasauroa lanean dinosauro txiki bat ageri da; dinosauroak lagunei gatazkak maitasunez konpontzen irakasten die. Ilustrazio xumeak eta koloretsuak ditu, eta lasaitasuna eta baikortasuna transmititzen dute.
 
  • Kezkasauroa lanean dinosauro txiki bat ageri da; dinosauroa piknik bat egitera joan da, eta kezkatuta dago, gaizki irten daitekeen guztiagatik. Kontrolatzen ez dugun guztiagatik larritu behar ez dugula, lasai egon behar dugula eta une onak gozatu behar ditugula irakasten digu.
 
Ibaizabalek udazkenean ere harrituko zaitu!

Honekin zerikusia duten dokumentuak