2020. Udazkeneko gomendioak: 6, 8 eta 10 urte

Noiz argitaratua 2020/11/23

  • Ibaizabal argitaletxeak lau liburu berri argitaratu ditu 6, 8 eta 10 urteko irakurleentzat:“Izaroren izarra”, “Siberiako neskatila ausarta”, “Ilargiko zaindariak arriskuan” eta “Itsas azpiko sekretua”
 
  • Liburu horiek irudimena sustatu eta bultzatzen dute, sentimendu pertsonalak lantzen dituzte, naturaren balioa ezagutzen laguntzen dute, hazkuntza pertsonala sustatzen dute, kulturartekotasuna, desberdinarekiko errespetua…
 
  • Liburuek irudi koloretsuak dituzte, agertoki epel eta gozoak, poztasuna, bizitasuna eta gozotasun ukituak.
 
 
Amorebieta, 2020ko azaroa. Ibaizabalek jarraitzen du Txirrista, Matxinsalto eta Gaztetxo! bildumetan liburu berriak argitaratzen: “Izaroren izarra”, “Siberiako neskatila ausarta”, “Ilargiko zaindariak arriskuan” eta “Itsas azpiko sekretua”.
 
Maribel Aiertza egileak eta Aitziber Alonso marrazkilariak liburu berria aurkeztu digute Txirrista bilduman. Izaroren izarra liburuaren bidez, 6 urteko irakurleek natura errespetatzen, bizikidetzaren kontzeptuan sakontzen eta ingurumenarekiko kontzientzia areagotzen ikasiko dute, eta, aldi berean, beren sentimendu pertsonalak landuko dituzte. Izan ere, irakurketa irudimenez beteriko jolasa da; ipuin honek abentura batean murgilduko gaitu, eta hura erronka bat baino ez da.
 
8 urtetik gorakoentzat, Iñaki Zubeldia egileak eta Enrique Morente marrazkilariak liburu berria prestatu dute Matxinsalto bilduman. Siberiako neskatila ausarta liburuaren bidez, heroia izateko adinak ez duela axola ikusiko dute, eta adinekoak errespetatzen ikasiko dute.
 
Gaztetxo! bildumak, aurten, bi liburu berri ditu, 10 urtetik gorakoentzat.
 
* Aitor Aranak eta Manu Ortegak Ilargian bizi den lagun taldearen beste abentura bat aurkeztu digute. Ilargiko zaindariak arriskuan lanean, protagonistek, oraingoan, antzinako momiei, bikingo espazialei eta munstro harrigarrien agerpenei egin beharko diete aurre. Eta irakurleek fantasiazko eta fikziozko lan honetan ezagutuko duten abenturak kulturartekotasunaren eta desberdinarekiko errespetuaren balioa nabarmentzen du.
 
* Bestalde, Lur Gallastegik eta Iosu Mitxelenak Itsas azpiko sekretua aurkeztu dute; itsaslaminez, trumoiez, liburu bereziz, antzinako zintzilikariz eta abarrez beteriko lana. Donostia hiria eta bertako Ondarreta hondartza dira espetxera, izaki mitologikoetara, historiara, udako oporretara, gazteriara eta adiskidetasunera beste modu batean hurbiltzeko esparru.
 
Ibaizabalek udazkenean ere harrituko zaitu!

Honekin zerikusia duten dokumentuak