X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Udazkeneko gomendioak: 0-3 urte

Noiz argitaratua 2020/11/10

  • Ibaizabal argitaletxeak hamahiru nobedade argitaratu ditu txikienentzat:“Itxaron apur bat”, “Partekatzea”, “Animalia txikiak”, “Baserrian”, “Animalia basatiak”, “Maskotak”, “Non duzu min?”, “Goazen lotara!”, “Lehoi bat ote da?”, “Txantxa”, “Nino, nino!Ibilgailuen soinuak”, “Aitatxo, badakizu igel batek bezala egiten?”eta “Timen arropak”
 
  • Besteak beste, txikienei ohitura berriak ikasten, pazientzia izan dezaten ikasten, daukatena partekatzen, animalia basatiak edo baserrikoak non bizi diren jakiten eta ibilgailuen soinuak ezagutzen laguntzeko liburuak.
 
  • Liburuek irudi koloretsuak dituzte, agertoki epel eta gozoak, poztasuna eta gozotasun-ukituak.
 
 
Amorebieta, 2020ko azaroa. Ibaizabalek jarraitzen du haur bildumetako lanak argitaratzen eta, hala, hamahiru nobedade aurkeztu ditu: “Itxaron apur bat”, “Partekatzea”, “Animalia txikiak”, “Baserrian”, “Animalia basatiak”, “Maskotak”, “Non duzu min?”, “Goazen lotara!”, “Lehoi bat ote da?”, “Txantxa”, “Nino, nino! Ibilgailuen soinuak”, “Aitatxo, badakizu igel batek bezala egiten?” eta “Timen arropak”.
 
Etxeko txikienek, lehenago edo geroago, ulertzen ez dituzten egoerei egin beharko diete aurre lehen aldiz, beldurra ematen dietenei edo urduritasuna eragiten dietenei, izan ere, ohitura berrietara egokitzea beren eguneroko ikaskuntzari dagokio: Itxaron apur bat lanaren bidez, pazientzia izatearen eta eguneroko gatazkei aurre egiteko une egokia itxarotearen balioa ezagutuko dute; Partekatzea liburuaren bidez, gizarte harremanetan partekatzeak nolako garrantzia duen ikasiko dute. Liburu horiek lagundu egingo diete oinarrizko ohiturak ikasten.
 
Bila nazazu bildumako liburuen bitartez, txikienak naturara eta animalia mundura hurbilduko dira. Animalia txikiak lanaren bidez, intsektuek zer egiten duten eta nola bizi diren ezagutuko dute, eta Baserrian lanaren bidez, baserriko animaliak ezagutuko dituzte hurbiletik.
 
Pipitaki papataki bilduma berriko lehen bi lanak errimadun asmakizunen bidez daude idatzita. Animalia basatiak lanaren bitartez, basoko animaliak ezagutuko dituzte, eta Maskotak lanak azal hegalaren atzean zer maskota ezkutatzen den ikustea proposatzen digu.
 
Egunez egun bilduma berria 18 hiletik gorako umeei zuzentzen zaie; haurren ohitura txikiak erakusten ditu, zenbait animaliaren hazkuntzaren bidez. Non duzu min? lanean, eskolan gertatzen diren istripu txikiak edo abenturak jaso dira. Eta Goazen lotara! liburuak erakusten digu lotara joateko orduan bakoitzak bere modura egiten duela.
 
Bapo jauna bilduma berriaren bitartez, lagun asko dituen errinozeroa ezagutuko dute. Lehoi bat ote da? lanean, Bapo jaunari lehoiek beldurra ematen diotela ikusiko dute, eta Txantxa lanean, txantxazale bikaina dela.
 
Soinuak ditu bildumako liburuak kalitate eta aberastasun handiko soinuz beterik daude. Nino, nino! Ibilgailuen soinuak liburua girotzen duten soinu harrigarrien bitartez, txikienek zenbait ibilgailu ezagutuko dituzte. Aitatxo, badakizu igel batek bezala egiten? liburuaren bitartez, animalien soinuak imitatzen dakiten ala ez jakingo dugu.
 
Timen arropak lanean, Kale nagusiko auzokide berri baten bizipenak ezagutuko dituzte. Tim-ek eseki duen arropa eraman du haizeak, eta herri osotik zabaldu du arropa… Ezagutu hurbilen duzun inguruneko profesionalak.
 
Ibaizabalek udazkenean ere harrituko zaitu!

Honekin zerikusia duten dokumentuak