X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Udazkeneko gomendioak: 0-3 urte

Noiz argitaratua 2018/10/16

  • Ibaizabal argitaletxeak hamabi nobedade argitaratu ditu:“Agur txupeteari!”, “Bainatzera!”, “Pixontziaren kontzertua”, “Ez naiz beldur!”, “1, 2, 3… Zenbat pikor?”, “Itsasoa bete arrain”, “Ai, krokodiloak!”, “Igel aho-handia”, “Untxiño galduta? Bai zera!”, “Burgi eskolara doa”, “Burgik madalenak egiten ditu” eta “Gabon zoriontsuak, Burgi!”.
 
  • Txikienei ohitura berriak onartzen, beren beldurrez hitz egiten, kontatzen irakasten, barre asko egiten eta aniztasuna goraipatzen laguntzeko.
 
  • Irudi koloretsudun liburuak; samurtasun, poztasun eta gozotasunez beteriko egoerak.
 
 
Amorebieta, 2018ko urria. Ibaizabalek haur bilduma handitu eta hamabi lan berri aurkeztu ditu: “Agur txupeteari!”, “Bainatzera!”, “Pixontziaren kontzertua”, “Ez naiz beldur!”, “1, 2, 3… Zenbat pikor?”, “Itsasoa bete arrain”, “Ai, krokodiloak!”, “Igel aho-handia”, “Untxiño galduta? Bai zera!”, “Burgi eskolara doa”, “Burgik madalenak egiten ditu” eta “Gabon zoriontsuak, Burgi!”.
 
Etxeko txikienek, lehenago edo geroago, ulertzen ez dituzten, beldurra ematen dieten edo urduritasuna eragiten dieten hainbat egoerari egin beharko diete aurre lehenengo aldiz; izan ere, ohitura berriak onartzea eguneroko ikaskuntzari dagokio. Agur txupeteari! liburuaren bidez, txupetea erabiltzeari uzteko prestatuko dira; eta, Bainatzera! lanaren bidez, higieneak nolako garrantzia duen ikasiko dute. Liburu horiek oinarrizko ohiturak ikasten lagunduko die.
 
Pixontziaren kontzertua liburua irakurtzeko, belarriak ongi zabaldu beharko dituzu; izan ere, liburuak erritmo askoko soinuak ditu. Liburu honen bitartez, komunera laguntzarik gabe joaten ikasiko duzu.
 
Beldur zara? Badirudi Xarpa katuak ez diola ezeri beldur. Baina, egia izango ote da? Ez naiz beldur! liburuarekin 40 azal hegal baino gehiagoren azpian dauden sorpresa txikiak ezagutuko dituzu. Animatu eta hitz egin zure beldurrez!
 
Aurkitu bildumako liburuekin, txikiak irudi bakoitzaren atzean dagoena imajinatzera eta ezagutzera gonbidatzen zaituztegu; izan ere, gauzak ez dira beti ematen dutena… 1, 2, 3… Zenbat pikor?: kontatzen ikasi eta barre asko egiteko! Itsasoa bete arrain: aniztasuna goraipatzeko album dibertigarria.
 
Ipurtargia bildumako liburuek istorio dibertigarriak kontatzen dituzte. Ai, krokodiloak! eta Igel aho-handia lanek irudi xumeak eta oso koloretsuak dituzte, bai eta testu musikalak ere, ozen irakurtzera animatzekoak.
 
Halaber, opari ederra eta oso dibertigarria dugu etxeko tematienentzako: Untxiño galduta?Bai zera! Irudi alaiak, pertsonaia atseginak, egoera epelak eta amaiera apetatsua duen istorioa.
 
Eta, amaitzeko, Burgi bildumako 3 lan berri ditugu; Burgi, hartz maitea, traketsa eta kankailua, eta besarkatzea izugarri atsegin duena. Burgi eskolara doa, Burgik madalenak egiten ditu eta Gabon zoriontsuak, Burgi! liburuen bidez, umeen egunerokotasuneko egoerak ezagutuko ditugu, eta izan ditzaketen oztopoak gainditzen ikasiko dugu.
 
Ibaizabalek udazkenean ere harritu egingo zaitu!