X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Nor da Zonbien beldur?

Noiz argitaratua 2014/07/21

Zonbiek direnak eta ez direnak egiten jarraitzen dute. Bizitoki duten Heriovilletik abiatu eta beste toki batzuk inbaditzen ari dira pixkanaka eta ZA Koadrilak sekulako abenturak bizitzen jarraitzen du, zonbien aurkako antidotoa bilatu eta haien aurka egiteko bidean.
 
ZA Koadrilako lagunek Heriovillen izan zuten lehen abentura Heriovilleko sekretua liburuan eta ondoren etorri ziren Zonbi Parkean harrapatuta eta Zonbi mutanteen gaua liburuak ere.Baina Max, Charles, Thais, Paula eta Biel gure lagunak ez dira Zonbien beldur eta aurtengo udan ere haien atzetik ibiliko dira, tranpa eta espioitzarako teknika berriak asmatuz, Faraoiaren gordelekua 4. abentura-liburuan.
 
Udako oporrak eta joan-etorriak amaitu ondoren, ez dago udazkeneko egun batzuetan itsas bidaia erlaxagarri bat egitea bezalakorik... erlaxagarria???... Hildako bizidunen itsas bidaia 5. abentura-liburuan kontatuko dizugu dena, udazkenean.
 
Zonbien beldur al zara? Zatoz ZA Koadrilakoengana eta egin borroka zonbien inbasioaren aurka. Oso dibertigarriak dira, ikusiko duzu! Zure zain izango gara ZONBIGUNEAN.
 
Bildumaren laburpena
Herioville goi-mendietan dagoen herri txiki eta, itxuraz, lasai bat da. Baina sekretu izugarri bat gordetzen du, gizadiarentzako mehatxu larri bat: inguruak zonbiz beteta daude.
 
Herritarrentzat, zonbiak beren ondarearen funtsezko zati bat dira, besteak beste, askok zonbi bihurtutako senideak dituztelako, eta egunen batean normal bihurtuko dituen antidoto bat agertzea espero dutelako.
 
Izaki horiek gizakiei erasorik egin ez diezaieten, neska eta mutil batzuek ZA Koadrila sortu dute.
 
Bildumari buruzko datuak
ZONBIGUNEA 10 urtetik gorako gazteei zuzenduta dago. Bilduma honetan, protagonistek arriskuz betetako abenturak izango dituzte eta intrigaz, misterioz, espioitzaz eta zonbiz, bai, batez ere zonbiz, betetako mundu batera eramango gaituzte. Umore onaz zipriztinduta dena.
 
Bilduma honen edizioan hainbat motatako tipografiak eta komikien gisako ilustrazioak ikusiko dituzu. Horrek dinamismo handia ematen dio irakurketari eta dibertigarriago egiten du irakurle gaztearentzat. Hala, istorioarekin adina gozatuko dute joko bisual horrekin.
 
Formatua eta flexibook azalak, arinak eta malguak, ezin hobeak dira gazteek liburuak motxilan, poltsan edo galtzen atzeko poltsikoan eroso ibil ditzaten eta batera eta bestera joaten direnean abenturez gozatzeko aukera izan dezaten.
 
Idazlea eta Ilustratzailea
Peter Walker: Inork ez daki nor den. Jakina da ezkutatuta dagoela Lurreko bazter-lekuren bateko uharte edo herrixkaren batean. Aztarnarik ez uzten ahalegintzen da, zonbiek aurki ez dezaten, eta jakin ez dezaten non dagoen oraintxe bertan, haiek aurkitu nahian. Zonbi Elkartean sartuta dago; elkarte hori erakunde sekretu bat da, eta agente sekretuak, zientzialariak, zonbi-gauzetan adituak diren pertsonak eta hildako bizien senideak, lagunak eta ezagunak dira elkartekide. Baina bitarteko-lana egiten dioten aukerako zenbait kontaktu ditu, eta, horrenbestez, zortea lagun badu, eta zonbiek askaltzeko jaten ez badute, argitaratzen jarraitu ahal izango du.
 
Bié: Bié, bildumako irudien egilearen izen profesionala, ingelesezko “Zombie” hitzaren laburtzapen katalandua da. Zenbait urte daramatza izen horrekin argitaratzen, baina, benetan, Xavier Carrasco du izena. Bié komiki- eta prentsa-irudigilea da, eta askotariko liburu batzuetan ere lan egin du. Estilo nahastezina du, zenbait egile klasikorena gogorarazten diguna. Badirudi Biék oso ondo ezagutzen duela zonbien mundua...
1966an jaio zen Bartzelonan. Gazte zela, marraztea oso gogokoa zuela ohartu zen, eta Joso komiki-eskolan matrikulatu zen; egun, bertan dihardu irakasle. Zenbait komunikabidetan argitaratu ditu bere lanak; besteak beste, hauetan: El Jueves, El Periódico eta Cavall Fort. Beste alderdi artistiko batzuk ere landu ditu; zeramika eta moda-diseinua, adibidez.
 
 
Liburuen fitxak ikusteko:
 
Bildumako bideoa ikusteko>>>sakatu HEMEN<<<.