X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Informazio-liburuen proiektu berria

Noiz argitaratua 2017/10/19

Ideiak onak, bikainak, bitxiak, ezohikoak… izan daitezke, eta batzuek irakurketa eta ezagutza uztartzen dituzte, entretenimendua eta behaketa. Ezagut itzazu!
 
Ibaizabalek informazio-liburuei eta fikziozkoak ez diren liburuei lotutako ibilbide berria abiatuko du. Irakurketarekiko pasioa konkistatu nahi dugu, hutsik egiten ez duen formula batekin: ikaskuntza, behaketa eta jolasa. Eskuragarri daude dagoeneko jakin-mina eta harridura sortzeko lehen proposamenak. Prestatu irudimena eta asmamena! Bidaia hastera doa…
 
Arakatu, ikasi, sortu, aurkitu, galdetu, sentitu, egin barre, probatu… Gorputza eta burua erlaxatzeko jarduerak ikasi nahi al dituzu? Dibertituz ikasteko liburuak!
 
Eskolen garaia bete-betean dagoenean, abentura bat bizi al daiteke? Bai horixe! Nahikoa da Doroteo eta Eliseo bilaketa zoro batean liburua irekitzea eta orrialdeetan zehar bi esploratzaileek harrapatu nahi duten tximeleta misteriotsuari jarraitzea. Geografia eta ingurune natural ugaritatik pasatuko zara: basamortuak, paisaia elurtuak, oihan tropikalak, itsas hondoa… eta bakoitzean, arretaz begiratuz gero, horietan bizi diren landare eta animalien aberastasuna ikusi ahal izango duzu. Baina kontuz!, bidaia ezustekoz eta sorpresaz beterik dago…
 
Orain artekoa irakurrita zirraraz bihotz-taupadak bizkortu bazaizkizu, seme-alabek sumendiarekin nahasten bazaituzte eta horrelako liburuak irakurtzeak loa galaraziko dizutela uste baduzu, mugi, hartu brain gym-ean oinarritutako Egun on, kimu txiki liburua. Ann Crahay-ren lan interesgarri honek erlaxazioko lau jardueraproposatzen ditu. Haur txikiei zuzenduta dagoen arren, familian goza daiteke liburuaz.
 
Bi liburu, irakurketaren bidez jakintzaren eta ezagutzaren bide ugariak arakatzeko bi aukera. Piztu zure garuna eta bete liburutegia. Jakin-minak, zin egiten dizugu, bikaina egingo zaitu.