X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Zonbiak gazte literaturan bete-betean sartu dira

Noiz argitaratua 2013/11/11

  • Ibaizabal argitaletxeak gazteei zuzendutako bilduma berezi bat argitaratu du.
 
  • "Bilduma honek irakurleei modako gai bat eskaintzen die, gazteen oso gustuko gaia, eta, gainera, ondo pasatzeko abentura umoretsuz beteta" dio Eukene Herrerak, Ibaizabaleko Haur eta Gazte Literaturako koordinatzaileak.
 
 
Zornotza, 2013ko azaroa. Azken urte hauetan berriro ere zonbien gaiek filmetan eta telesailetan garrantzia hartu dutela ikusi dugu, eta, nola ez, baita literaturan ere. Zonbiak modan daude bai nagusien artean bai gazteen artean, eta, horregatik, eta eskaera horri erantzunez, Ibaizabal argitaletxeak udazken honetan ZONBIGUNEA bilduma argitaratu du 10 urtetik aurrerako irakurleei zuzenduta.
 
ZONBIGUNEA bildumak gai hau ikuspegi berri batetik jorratzen du, eta irakurle gazteari intrigazko eta misteriozko abenturak eskaintzen dizkio, baina batez ere umore handikoak. Kontaketa dinamikoa da, eta orrialdeak oso ikusgarriak, komiki itxurako ilustrazioekin eta nabarmendutako tipografiekin.
 
Ibaizabalek lehen hiru izenburuak argitaratu ditu udazkeneko katalogoan: Heriovilleko sekretua, Zonbi Parkean harrapatuta eta Zonbi mutanteen gaua.
 
"Bilduma honek irakurleei modako gai bat eskaintzen die, gazteen oso gustuko gaia, eta, gainera, ondo pasatzeko abentura umoretsuz beteta" dio Eukene Herrerak, Ibaizabaleko Haur eta Gazte Literaturako koordinatzaileak.
 
Jatorrizko bilduma katalanez idatzita eta argitaratuta dago, eta, Katalunian arrakasta handia izan duenez, aurtengo udazkenean beste hiru izenburu argitaratu dituzte; hori dela eta, dagoeneko ZONA ZOMBI bilduma katalanak zazpi liburu ditu guztira.
 
Peter Walker egileak testu zuzen batzuk eskaintzen dizkigu, askotariko baliabide umoristikoen erakusgarri: umore absurdua, zoroa eta ironia sotileko ukituak; hori guztia Biéren ilustrazioekin lagunduta. Bié komiki eta prentsa irudigilea da, eta askotariko liburu batzuetan ere lan egin du.
 
 
Bildumaren laburpena
 
Herioville goi-mendietan dagoen herri txiki eta, itxuraz, lasai bat da. Baina
sekretu izugarri bat gordetzen du, gizadiarentzako mehatxu larri bat: inguruak
zonbiz beteta daude.
 
Herritarrentzat, zonbiak beren ondarearen funtsezko zati bat dira, besteak
beste, askok zonbi bihurtutako senideak dituztelako, eta egunen batean normal
bihurtuko dituen antidoto bat agertzea espero dutelako.
 
Izaki horiek gizakiei erasorik egin ez diezaieten, neska eta mutil batzuek
ZA KOADRILA sortu dute.
 
 
Liburuen fitxak ikusteko:
 

Honekin zerikusia duten dokumentuak