X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Gazte Literatura euskaraz: Berrikuntzaren bilaketa sorkuntzan

Noiz argitaratua 2013/11/26

  • Aitor Arana euskal idazleak “AVIS eta ALBA” trilogia berria atera du, Ibaizabalek argitaratua.
 
  • Gazteei zuzendutako argitalpena da. Bertan, Aitor Aranak, Ivan Mataren marrazki iradokitzaileez lagunduta, narrazio arina, argia eta atsegina darabil ustekabez eta misterioz osatutako istorio harrigarria kontatzeko.
 
  • "Literaturak, ilustrazioak eta diseinuak bat egiten dute proiektu berritzaile honetan. Trilogia honek kalitatezko argitalpena eskaintzen die irakurle gazteei, estetika zainduan, maketazio bereziarekin, eta irudi iradokitzailez lagunduta." aipatzen du Eukene Herrerak, Ibaizabaleko Haur eta Gazte Literaturako koordinatzaileak.
 
  • Trilogiak hiru izenburu hauek ditu: “Hildakoen eremuan”, “Espaziotik etorria” eta “Aitaren sekretua”.
 
Zornotzan, 2013ko azaroan.
Erronka handia da gazteen atentzioa erakartzea, irakurketa lasaia eta gozagarria egin dezaten; eta, hain zuzen ere, helburu hori du proiektu berritzaile bat euskal literaturan sortzearen ideiak. Bertan, Aitor Aranak gaur egungo istorioa dakarkigu, baina zientzia fikziozko ukituarekin; hori dela eta, pertsonaiek aurrera eta atzera egiten dute espazioan eta denboran.
 
Aitor Aranak narrazio arina, argia eta atsegina darabil bere trilogian; bertan, misterioa, intriga, abentura eta maitasuna nabarmentzen dira. Irakurketa suspergarria izateko helburuari eutsiz, testua Ivan Mataren irudi iradokitzaileekin batera dator.
 
Irudiek linea zehatzak dituzte, zuri-beltzean eginda daude, testuaren eszenen elementurik garrantzitsuenak nabarmentzen dituzte eta irakurketa ulertzen laguntzen digute.
 
"Literaturak, ilustrazioak eta diseinuak bat egiten dute proiektu berritzaile honetan. Trilogia honek kalitatezko argitalpena eskaintzen die irakurle gazteei, estetika zainduan, maketazio bereziarekin eta irudi iradokitzailez lagunduta." aipatzen du Eukene Herrerak, Ibaizabaleko Haur eta Gazte Literaturako koordinatzaileak.
 
Avis eta Alba edizio zaindua duen trilogia da, azal gogorrarekin. Avis eta Alba protagonistek, hirian galduta eta sekretu baten aurkikuntzan murgilduta dabiltzan bitartean, bizipen harrigarria izateko aukera izango dute, eta, besteak beste, hildakoen eremua eta espazioa zeharkatu beharko dituzte. Literatura proiektu berri honen izenburuak honako hauek dira: "Hildakoen eremuan", "Espaziotik etorria" eta "Aitaren sekretua".
 
Aitor Arana oso idazle emankorra da; gazte literaturako lanak eta helduentzako eleberriak egiten ditu, bai eta saiakera eta beste hainbat lanen itzulpenak ere. Besteak beste, honako hauek dira haren lanetako batzuk: "Amodioaren gazi-gozoak", "Afrikako semea", "Maitasun sua", "Vampiria" eta "Gaueko ortzadarra".
 
Lehenengo kapitulua irakurtzeko >>>sakatu HEMEN<<<.
 
Liburuen fitxak ikusteko:

Honekin zerikusia duten dokumentuak