X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Nire lehen ipuinak irakurtzea

Noiz argitaratua 2014/11/20

Gogoan al duzu zure lehen ipuina? Higatutako, zirriborratutako eta eskukatutako orriz betetako altxor txiki hura, oroimenean lagun izan duguna? Ausardia sorrarazten diguten pertsonaiekin amets egitera bultzatzeaz gain, haurren mundu bikainean barrena ibilbidea partekatzen lagunduko diguten istorio hunkigarriak dira.
 
Oroitzapen hori izan dugu bidelagun bilduma berri hau egiteko garaian: TXIRRISTA. Gure haur-jolasekin lotuta dagoen izen horrekin sortu eta argitaratu ditugu udazken honetan bildumako lehen hiru liburuak:
- Itsasoa edan dut
- Iker ikerlaria
- Maddalenen usaina
 
Irakurketa irudimenez betetako jokoa da, eta ipuin bakoitzak abentura batean, sentsazio batean, erronka batean, gainditze batean… murgiltzen gaitu. Bilduma haurrek lehen irakurketak modu autonomoan garatzen hasteko dago pentsatuta, istorio bakoitzarekin goza dezaten.
 
Idazleen eta ilustratzaileen aukeraketak eta konbinazioak ipuinak aberasten ditu. Gainera, istorioetan eta estiloetan aniztasuna ere eskaintzen du:
 
Leire Bilbaok eta Enrique Morentek, Itsasoa edan dut lanean, gure beldurrei, ezezaguna den horri aurre egiteko borrokan murgilduko gaituzte, baina… Jakin al daiteke nolakoa den zerbait probatu gabe?
 
Xabier Olasok eta Estibalitz Jalónek, Iker ikerlaria lanarekin, haurren irudimen mugagabearen unibertsoan barneratuko gaituzte… Galdetu dizute inoiz zer izan nahi duzun handitan?
 
Maddalenen usaina lanean, Yolanda Arrieta eta Eider Eibarrekin, gure bizitzan izaki berri bat sartzearekin lotutako ezagutzaren eta onarpenaren bidean murgilduko gara… Badakizu zer usain daukan haur jaioberri batek?
 
Zentzumenak landuz irakurri ohi dugu. Hori dela eta, irudiak orri osokoak dira, testua osatzen laguntzen dute, testua ulertzeko lagungarriak dira eta irakurlearen irudimena pizten dute. Testu errazak, esaldi laburrak, hizki argiak atzealde zuriaren gainean; Horri esker, irakurketan interferentziak saihesten dira, eta bakarrik irakurtzearen trantsizioan laguntzen dute.
 
Nire lehen liburuak bakarrik irakurtzea... abentura ezin hobea! Gogoan al duzu?
 
Liburuen fitxak ikusteko:
 
Informazio gehiagorako >>>sakatu HEMEN<<<.
 
YouTubeko bideoa ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.