X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Erakartzen duten albumak

Noiz argitaratua 2018/07/06

  • Ibaizabal argitaletxeak bi nobedade argitaratu ditu:“Ilartxoren bidaia handia” eta “Katalinen liburu handia. Zenbakiak, koloreak eta formak”.
 
  • Bidaia handia egiteko, ez dugu zertan urrunegi joan.
 
  • Haur eta gazte literatura sustatzeko albumak, euskaraz.
 
  • “Ilartxoren bidaia handia”:Davide Calik idatzi du eta Sébastien Mourrainen irudiak ditu.
 
  • “Katalinen liburu handia. Zenbakiak, koloreak eta formak”:Liesbet Slegers-ek idatzi du lana eta bere irudiak ditu.
 
Amorebieta, 2018ko maiatza. Ibaizabalek jarraitzen du euskarazko irudidun albumen aldeko apustu egiten, eta bi nobedade aurkeztu ditu: “Ilartxoren bidaia handia” eta “Katalinen liburu handia. Zenbakiak, koloreak eta formak”.
 
Haur eta gazte literatura sustatzeko albumak dira, euskaraz. Irudi errazak dira eta kontraste ugari eta kolore biziak dituzte: irudiek eragiten duten poztasunak umeak, gazteak eta helduak erakartzen ditu, neurri berean.
 
  • Ilartxoren bidaia handia: Davide Cali egilearen eta Sébastien Mourrain irudigilearen lana da. Ilartxo oso ume txikia da. Hain da txikia, bere bizitza tamaina txikiak baldintzatzen baitu: bere panpinen zapatak erabiltzen ditu, pospolo-kutxa batean egiten du lo… Ilartxo txiki-txikia da, baina gauza handiak egin ditzake, besteak beste, bere abioneta eraiki eta mundua ezagutzera irten, nahiz eta oso urruti helduko ez den. Beno, nahikoa, eraberrituta sentitzeko.
 
  • Katalinen liburu handia. Zenbakiak, koloreak eta formak: Liesbet Slegers egilearen eta irudigilearen lana da. Mundua ezagutzeko sorpresaz josita dago! Eta guztiek dauzkate formak eta koloreak eta guztiak konta daitezke… Zer dibertigarriak! Katalinek ederki pasatzen du eta ziur zeuk ere bai.
 
Albumetan testuko hitzak eta irudiak daude; horien formek eta koloreek ematen diote bizia. Irudiak eta testua, horrela, bidaide bilakatzen dira, irakurlea erakartzeko bidaian.