X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Aldaketei beldurra galtzeko albumak

Noiz argitaratua 2018/04/24

  • Batzuetan bizitzak egoera berri eta zoragarriak bizitzera bultzatzen zaitu. Ikasi egin behar da, eta ezezagunaz gozatu!
 
  • Hain ederki irudiztatu dute albuma ezin dugula saihestu bere sorginkeriaz liluratuak izatea.
 
  • Ibaizabal argitaletxeak arrakasta handiko nobedadea argitaratu du: “Koala ahaltsua”.
 
  • Kevin maiteari esker konturatuko gara gure beldur guztien gainetik aldaketa positiboa izan daitekeela benetan.
 
  • “Koala ahaltsua”: Rachel Bright egileak idatzia eta Jim Field marrazkilariaren ilustrazioekin.
 
 
Amorebieta, 2018ko apirila. Ibaizabalek euskaraz idatzitako album ilustratuen alde egiten du apustu, eta nobedade bat aurkezten du: “Koala ahaltsua”.
 
Kevin zuhaitz erraldoi batean bizi den koala txikia eta lasaia da. Baketsu, zuhaitzari helduta egoten da, bai eta beste animaliek beraiekin ongi pasatzera gonbidatzen dutenean ere. Kevinek beldur handia du: ez du bere zuhaitzetik jaitsi nahi, behean dagoenak beldur handia ematen diolako; han behean bizitza arriskutsuegia dela uste du berak. Ezerk ez inork ezin du bere zuhaitzetik jaitsi eragin… harik eta naturak ustekabean harrapatzen duen eguna iritsi arte.
 
Rachel Bright egilearen istorio dibertigarri honetan, Kevin koalak ez ditu bere ohiturak aldatu nahi, aldatuko balitu gerta litekeenaren beldur delako. Baina aldatzea txarra da benetan? Eta ohi ez bezalako zerbaiterako hasiera izango balitz?
 
Jim Field ilustratzaileak koalari eta beste animalia batzuei bizitza ematen die, baina baita gure protagonistak bere zuhaitzean egoskorkeriaz esekita egoterakoan mira duen guztiari ere.
 
Album aparta da hainbat arrazoirengatik. Lehena bere tamaina da: album erraldoia da, eta horrek lehen kolpean liluratzen gaitu. Baina lilura hori ez da amaitzen azala ikustearekin. Kolore laranja eta horiekin osatutako irudi handiak oso atseginak dira ikusteko. Gainera, Kevin txikiaren zirraren kontzientzia hartzea baimentzen digute: beldurra, tristura, ongizatea, poztasuna…
 
Irudiez harago, koala txikiak bere irakurleek istorio ederra bizitzera eragiten ditu. Eguna joan eguna etorri, bere zuhatzari helduta Kevin ez da askatzen: ez du jaitsi nahi. Beldur da eta arduratuta dago. Beste animalia batzuek beraiekin elkartzera gonbidatzen dute, baina Kevinek nahiago du beti bere zuhaitzean egon… harik eta inguratzen duen mundura irekitzera behartuta ikusi arte.
 
Aldaketa askori aurre eginez (adibidez, ikasturtearen hasiera), etengabe gauzak ikasiz eta esperientzia berriak biziz dabiltzan ikasleekin lan egiteko album ezin hobea. Irakasleek estimatuko dute umeek esperimentatzen dituzten aldaketa adierazgarriak desdramatizatzeko hura erabili ahal izatea, eta umeak Kevin koalaz eta bere lagunez maiteminduko dira.
 
Kevinek, batzuetan, gure beldurrek oinarri falta dutela erakusten digu. Azkenean, gauza batzuk ez probatzeagatik, aukera handiak gal ditzakegu. Aldaketek, batzuetan halabeharrezkoak istorio honetan bezala, une ederrak ekar ditzakete, baldin eta gure burua irekitzen badugu eta haiek hartzeko prest baldin bagaude. Aldaketak: gure seme-alabek asko bizi izango dituzte, eta liburu hau oso egokia da, gehienetan, ausartzea eta saiatzea beharrezkoa dela frogatzeko.
 
Kevinekin barreak ziurtatuta daude. Orain, gure koala txikia prest dago gauza berriak probatzeko, eta seguru gure seme-alabek ere gauza bera egin nahiko dutela, eta beharbada beste batzuei lagundu aldaketei eta munduari aurre egiteko orduan.