X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Irudi koloretsuz beteriko albumak

Noiz argitaratua 2018/12/18

  • Ibaizabal argitaletxeak bost lan berri argitaratu ditu, eta oso harrera ona izan dute.
 
  • “Untxiño galduta?Bai zera!”:John Bond-ek idatzi eta irudiztatutako albuma.
 
  • “Dinosauroei buruzko egia”:Guido Van Genechten-ek idatzi eta irudiztatutako lana.
 
  • “Katagorri kaskagogorrak”:Rachel Bright-ek idatzi eta Jim Field-ek irudiztatutako albuma.
 
  • “Nork itzali ditu nire kandelak?”:Ilan Brenman-ek idatzi eta Magali Le Huche-k irudiztatutako lana.
 
  • “Rapunzel”:Jacob eta Wilhelm Grimm idazleen lan honek Cecil Kim-ek egokitu eta Francesca Dell`Ortok irudiztatu du.
 
Amorebieta, 2018ko abendua. Ibaizabalek jarraitzen du euskaraz irudiztatutako liburuen aldeko apustua egiten, eta bost lan berri aurkeztu ditu: “Untxiño galduta?Bai zera!”, “Dinosauroei buruzko egia”, “Katagorri kaskagogorrak”, “Nork itzali ditu nire kandelak?”eta “Rapunzel”.
 
Untxiño galduta?Bai zera!:John Bond idazle eta irudigilearen lana da. Untxiño tarta bat ari da prestatzen, baina, laster, etxean basafrutarik ez dagoela ohartzen da. Baina, basafrutarik gabe… ez dago tartarik! Untxiño berehala irten da basafruten bila eta, mundu erdi zeharkatu behar badu ere, ez du etsiko eta basafruten bila joango da!
 
Dinosauroei buruzko egia: album hau Guido Van Genechtenek idatzi eta irudizkatu du. Uste duzu dinosaurioak guztiz desagertu zirela? Liburu honek dinosaurioez hitz egiten du. Baina, orduan, zer dela eta oilo bat azalean?
 
Katagorri kaskagogorrak: lana Rachel Brightek idatzi eta Jim Fieldek irudikatu dute. Bi katagorri zuhur garaikur oso berezia lortzeko borrokatzen dira: sasoiko azken anana. Abentura oso umoretsua da, enpatia sentitzeko zailtasunak dituztenentzat.
 
Nork itzali ditu nire kandelak?: album hau Ilan Brenmanek idatzi eta Magali Le Huchek irudiztatu dute. Urtebetetze jaia bikaina izaten ari da! Markel denbora guztian ari da jolasten, jaten, barre egiten… Baina, tartako kandelei putz egiteko unea heltzen denean, jaia erabat hondatzen da! Baina zoritxarreko urtebetetzea ere une atsegin eta ahaztezin bilaka daiteke.
 
Rapunzel: Cecil Kim idazleak Jacoben eta Wilhelm Grimmen lana egokitu du, eta Francesca Dell’Orto artistak irudiztatu egin du. Rapunzel gazteak oso ile luzea du. Sorgin gaizto batek dorre altu eta helezinean giltzaperatu du. Egunero, sorginak txirikordak erortzen uzteko eskatzen dio, horietatik igo eta bisitatu ahal izateko. Lortuko du Rapunzelek destino triste horretatik ihes egitea?
 
Albumak:
  • Irudi oso alaiak, pertsonaia atseginak eta eszenatoki xume eta epelak; horrela, irakurleak protagonistarekin identifikatuko dute beren burua, protagonista sineskorra eta burugogorra baita (Untxiño galduta?Bai zera!).
  • Irudi oso adierazgarriak ditu, eta, horrela, pertsonaia bakoitzarekin enpatia izatea errazagoa da; aldi berean, irakaspen argia eta positiboa du (Katagorri kaskagogorrak).
  • Dinosaurioen desagerpenari buruzko kontakizuna irudi dibertigarriak dituen argazki albumaren bidez kontatzen da (Dinosauroei buruzko egia).
  • Irudi koloristak eta umoretsuak ditu, eta horiek daukaguna balioesten ikasteak eta belaunaldien arteko harremanek eta afektuek nolako garrantzia duten nabarmentzen dute (Nork itzali ditu nire kandelak?).
  • Irudi hauetarako zenbait teknika digital baliatu dira, espazio onirikoak sortzeko. Pertsonaia protagonistek portaera ekina eta eraman handikoa dute, horiek frustrazioarekin oso jasanbera izateko funtsezko jarrerak direla aintzat hartuta (Rapunzel).
 
Albumak: Eguberrietarako opari bikaina!