X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Hitzik gabe utziko gaituzten album ilustratuak

Noiz argitaratua 2019/12/16

  • Ibaizabal argitaletxeak onarpen handia izan duten bost berrikuntza argitaratu ditu
 
  •  “Lehiaketako munstrorik okerrena”: William Beek idatzitako eta Kate Hindleyk ilustratutako albuma.
 
  •  “Animalia asko, pila, bila”:Alexandra Garibalek idatzitako eta ilustratutako lana.
 
  •  “Nolakoak diren aitak!”: Guido Van Genechtenek idatzitako eta ilustratutako liburua.
 
  •  “Animalien ikasturte hasiera”: Noé Carlainek idatzitako eta Hervé Le Goffek ilustratutako lana.
 
  •  “Grizzly birusa”: albuma Émilie Chazerandek idatzi eta Amandine Piuk ilustratu du.
 
Zornotzan, 2019ko abenduan. Hitzik gabe utz gaitzaketen lustrazioak daude. Eta baita liburu batzuk ere. Izan ere, gure egile gogokoenek sentsazioak, emozioak, ipuinak edo oroitzapenak marraztea eta deskribatzea lortzen dute. Ibaizabalek album ilustratuak euskaraz argitaratzen jarraitzen du eta, oraingoan, bost berrikuntza ekarri ditu: “Lehiaketako munstrorik okerrena”, “Animalia asko, pila, bila”, “Nolakoak diren aitak!”, “Animalien ikasturte hasiera” eta “Grizzly birusa”.
 
Lehiaketako munstrorik okerrena William Bee idazlearen eta Kate Hindley ilustratzailearen lana da. Sidney Alberten munstro maskota da, eta Albertentzat mundu osoko onena da. Horregatik eman dute izena Munduko Konpainiako Munstro Onenaren lehiaketan. Baina, proba bakoitzean, Sidney azkena izan da: ia ez du parasitorik, ez du usain txarrik, bere hatsak ez du erretzen… eta asko gustatzen zaio aparrarekin bainuak hartzea.
 
Animalia asko, pila, bila: albuma Alexandra Garibalek idatzi eta ilustratu du. Formatu handiko entziklopedia honek animalia erraldoiak, nimiñoak, zuriak eta beltzak, arriskutsuak… ditu. Oso errealak dira eta umorez aurkeztuta daude.
 
Nolakoak diren aitak!: Guido Van Genechtenek idatzitako eta ilustratutako lana. Errinozeronteen familia baten bidez, edozein giza familiatan ohikoak diren egoerak islatuta ikusiko ditugu umore ukitu batekin. Aita errinozeronte honen portaera ikuspegi kritiko eta ulerkorrarekin ikusiko du alabak. Batzuetan jokabide bitxia, xelebrea edo ereduen aurkakoa duen arren, alabak badaki bertute guztiak ere ikusten.
 
Animalien ikasturte hasiera: Noé Carlainek idatzitako eta Hervé Le Goffek ilustratutako albuma da. Animaliak eskolara itzuliko dira gaur! Sartzean, barraskiloak ezkutuan ari dira jolasean, lotsatuta. Elefante txikiaren motxila astunegia da eta krokodiloak negar eta negar ari dira. Eta zer ari dira saguak, otsoak eta hartzak egiten?
 
Grizzly birusa: Émilie Chazerandek idatzi eta Amandine Piuk ilustratu du. Lore Musutxok dohain bitxi bat du: doministiku egiten duen bakoitzean, Grizzly hartz bat ateratzen zaio sudurretik. konpainia egiteko hartzen fabrikako zuzendariari bakarrik egiten dio mesede Loreren arazoak. Hark hartzak hezi eta mundu osoan saltzen ditu; horregatik, Loreren lagun egin da: etengabe doministiku eginarazteko eta, hala, dirutza egiteko. Baina, egun batean, Lorek doministiku egiteari utziko dio eta jabetuko da zuzendaria, lagun ona izan beharrean, bere interesengatik ari zela: hartzik gabe, ez zaio bere adiskidetasuna interesatzen. Orduan, negar egitean, Loreren malkoak zuzendariari segika ibiliko diren kaiman bihurtuko dira.
 
Albumak:
  • Albumak ilustrazio biziak, ausartak eta koloretsuak ditu, eta norberak bere nortasuna mantentzeak eta gehiengoaren portaerarekiko ezberdina izateari beldurrik ez izateak duen garrantzia erakusten du (Lehiaketako munstrorik okerrena).
  • Testu errimatuak eta erritmikoak dira, eta animaliak umorez beteta erakusten ditu. Ilustrazio askeak, baina aldi berean ondo dokumentatutakoak dira. Animaliak bene-benetan diren bezala erakusten dituzte (Animalia asko, pila, bila).
  • Liburua umorez betetzen duten eta pertsonaiekin enpatizatzea ahalbidetzen duten ilustrazio oso adierazgarriak. Seme-alabek gurasoen portaerarekiko duten ikuspegi kritikoa erakusteaz gain, gurasoen eta seme-alaben arteko maitasuna adierazten du liburuak, gurasoek beti jokabide eredugarria ez dutela izaten ezkutatu gabe (Nolakoak diren aitak!).
  • Ilustrazio freskoak, dibertigarriak eta oso biziak ditu albumak eta eskolarako itzulera desdramatizatzeko eta umorez adierazteko lagungarria da (Animalien ikasturte hasiera).
  • Istorio burugabea da, umorez betea. Diruzalekeria eta gezurrezko adiskidetasuna zer diren erakusten ditu gertaera fantastiko baten bidez. Oso ilustrazio biziak dira eta neskatilaren maitasun zintzoaren eta hartzen fabrikako jabeak neskatilagatik sentitzen duenaren arteko ezberdintasuna erakusten dute (Grizzly birusa).
 
Albumak: Utzi zure irudimenari hegan egiten!