X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Album ilustratuak: osatzen duten, zehazten duten eta kontrapuntua ematen duten lanak

Noiz argitaratua 2016/12/14

  • Album ilustratuekiko interesak gorantz jarraitzen du; hain zuzen ere, Ibaizabalek dio ohi ez bezalako ondasuneko sorrera literario eta artistikoko alor bihurtu dela.
 
  • Ibaizabal argitaletxeak onarpen handia lortu duten hiru nobedade argitaratu ditu: “Beroki gorria”, “Ilartxo” eta “Nils Holgerssonen bidaia miresgarria”.
 
  • “Beroki gorria”, lan irudidun hau 2016 Peru Abarka sariko irabazlea da; Patxi Zubizarretaren testuarekin eta Yolanda Mosqueraren ilustrazioekin.
 
  • “Ilartxo”, Davide Cali egile suitzarraren eta Sebastien Mourrain ilustratzaile frantziarraren azken lana da.
 
  • “Nils Holgerssonen bidaia miresgarria”, Kochka idazleak eta Olivier Latyk ilustratzaileak egindako Selma Lagerlöf-en liburuaren egokitzapena da.
 
Amorebieta, 2016ko abendua. Zein da liburu irudidunaren eta album ilustratuaren arteko desberdintasuna? Liburu irudidunean nagusitzen dena testua da; ilustrazioak bigarren mailako zeregina du, edertzeko balio du eta kontatzen ari den istorioa girotzeko. Baina desberdintasunik handiena irudiaren erabilpenean oinarritzen da. Liburu batean, irudiak orrialdera mugatutako espazioan ipuinaren eszena ilustratzen du; albumean, berriz, irudia askatu egiten da, testua inbaditzen du eta harekin lehiatzen da bere funtzio narratibo eta didaktikoetan. Album ilustratuaren kasuan, irudia ez da ilustratzearekin konformatzen, baizik eta osatu, zehaztu, azaldu eta testuaren kontrapuntua ere eman egiten du. Idazkia bera irudi bihurtzen da arte grafikoa tipografikoarekin jolasten denean. Eta euskarria bera ere askotariko formatuetan leher daiteke: karratuak, biribilduak edo akordeoi motako orrialdeetan biderkatutako albuma. Hala ere, liburu irudidunaren eta album ilustratuaren arteko muga oso mehea da. Gaur egun, albuma ohi ez bezalako ondasuneko sorrera literario eta artistikoko alor bihurtu da; bertan, egileak, diseinatzaileak, margolariak eta grafistak bere talentuak lanean jartzen dituzte irudiaren eta testuaren arteko asoziazioak behin eta berriz asmatzeko.
 
Album ilustratuetan, irudia irakurleak ikusten duen lehenengo gauza da, istorioaren lehen iritzia da, eta hainbat funtzio ditu: laneko giroa sortzea; tonua ematea; ikuslea bere sentikortasun intimoenean eragitea; eta elkarrizketarako aukera eskaintzea. Album ilustratuak atsegin izatea eskaintzen die irakurleei, entretenimendua eta batez ere esperientzia sortzailea eta estetikoa.
 
Ibaizabalek euskaraz idatzitako album ilustratuen alde egiten du apustu, eta hiru nobedade aurkezten ditu:"Beroki gorria", "Ilartxo" eta "Nils Holgerssonen bidaia miresgarria".
 
Beroki gorria, Patxi Zubizarretaren lana Habana itsasontzian Ingalaterraraino eraman zituzten 37ko euskal umeei buruzko testu bat da. “Iraganeko gaia, baina zoritxarrez, gaur egun ere, egunero komunikabideetan ikusten diren albisteetan errepikatzen dena”. Lana Yolanda Mosquerak collagearen teknikarekin osatu dituen ilustrazioekin jantzita dago. 2016ko Peru Abarka saria irabazi du.
 
Ilartxo, Davide Cali egile suitzarraren eta Sébastien Mourrain ilustratzaile frantziarraren azken lana da. “Jaio zenean, Ilartxo txikia zen. Txiki-txikia! Denborak aurrera egin ahala, eskolara joan zen eta oraindik ere bere aulkirako, flauta jotzeko, gimnasia egiteko eta jangelarako ere txikiegia zela ohartu zen”.
 
Nils Holgerssonen bidaia miresgarria, Egokitzapen aparta, Nobel saridun Selma Lagerlöf suediarrak idatzitako klasiko ahaztezinean oinarrituta. Egin hegan Laponiako eta Suediako zeruetan Nils Holgersson txikiarekin batera antzara baten gainean!

Honekin zerikusia duten dokumentuak