X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Album ilustratuak: begiratzeko, irakurtzeko eta gozatzeko lanak

Noiz argitaratua 2014/12/15

  • Album ilustratuekiko jakin-minak nabarmen egin du gora; hain zuzen ere, Ibaizabalek dio “album ilustratuaren unibertso zabaleko zati handiena harritzen eta liluratzen duen altxor bihurtu da”.
 
  • Ibaizabal argitaletxeak onarpen handia lortu duten bi nobedade aurkeztu ditu: “Zerua berun” eta “Madama Butterfly”.
 
  • “Zerua berun”, helduentzako poema ilustratu hau 2014ko Peru Abarka sariaren irabazlea da, eta Castillo Suarez-en testua eta Maite Mutuberria-ren ilustzazioak ditu.
 
  • “Madama Butterfly”, Benjamin Lacombe-ren azken lana da, eta  Giacomo Puccini-ren opera homonimoan eta Pierre Loti-ren Madame Chrysanthéme lanean dago oinarrituta.
 
Amorebieta, 2014ko abenduan. Album ilustratuekiko interesa nabarmen hazi da eta Ibaizabal argitaletxeak guztiontzat egokia den formatu honen aldeko apustua egiten du; apalak, harrigarriak, xarmagarriak, atseginak, magikoak edo sinestezinezkoak diren albumekin topa gaitezke; sentimenduak eragiteko, gozatzeko eta miresteko egindako liburuak dira. Izan ere, hona hemen liburu hauei buruz Ibaizabal argitaletxeak daukan iritzia: “ilustratutako albumen unibertso zabaleko zati handiena harritzen eta liluratzen duen altxor bihurtu da”.
 
Ibaizabalek euskaraz idatzitako album ilustratuen alde egiten du apustu, eta bi nobedade aurkezten ditu: Zerua berun eta Madama Buttefly.
 
Zerua berun prosa eta poesiaren arteko lan delikatua da, edo “poema luzea”, Castillo Suarez egileak definitu zuen moduan. Poemarekin elkartzen diren ilustrazio limurtzaileez hornituta dago, eta horrela, album iradokitzailea eskaintzen digute egileek. Helduentzako poema ilustratua da; Castillo Suarezen testua eta Maite Mutuberriaren ilustrazioak ditu. 2014ko Peru Abarka saria irabazi zuen.
 
Madama Butterfly, Benjamin Lacombe-ren azken lana da. Frantziako artista ezagunak Madama Butterflyren istorioa berrinterpretatu eta irudiz honitu du. Giacomo Puccini-ren opera homonimoan eta Pierre Loti-ren Madame Chrysanthéme lanean dago oinarrituta.
 
Drama erromantiko bikainaren egokitzapen hau artista baten liburua da. Oliozko margolan ikusgarriz osatuta dago, eta gaur egun galduta dagoen Japonia batera garamatza, haren misterioek oraindik bizirik badiraute ere. Orriak bionbo-forman josita daude, eta, atzealdean, hamar metroko fresko fin bat zabaltzen da, arkatzez eta akuarelaz eginiko marrazkiz betea.
 
Album hauek ilustratzen dituzten irudien eragina gazteak erakartzeko pizgarrienetako bat da, izan ere, irudiek liluratuta, testu landuekin harremanetan hasten dira, estreinakoz. Ibaizabalek honela definitzen ditu liburu hauek: “Literatura arte ederra eginda, jarduera biak elkarren osagarri baitira horietan, osatu egiten dira” adierazi du Eukene Herrerak, Ibaizabal argitaletxeko Haur eta Gazte Literatura koordinatzaileak.

Honekin zerikusia duten dokumentuak