X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Album ilustratuak: artelanak gure eskupean

Noiz argitaratua 2015/12/16

  • Ibaizabal argitaletxeak onarpen handia lortu duten bi nobedade aurkeztu ditu: “Betiko atzo?” eta “SuperHeroiak eta orburu gorrotagarriak”.
 
  • “Betiko atzo?” helduentzako album ilustratua 2015eko Peru Abarka sariaren irabazlea da, eta Leire Aranoren testua eta Belén Lucasen ilustrazioak ditu.
 
  • “SuperHeroiak eta orburu gorrotagarriak” mundu osoko superheroiak irudikatzen dituen albuma da, Benjamin Lacombek eta Sébastien Perezek sortua.
 
 
Amorebieta, 2015eko abenduan. Album ilustratuekiko interesa nabarmen hazi da, bai gazteen artean, bai eta helduen artean ere; apalak, harrigarriak, xarmagarriak, atseginak, magikoak edo sinestezinezkoak diren albumekin topa gaitezke; sentimenduak eragiteko, eta gozatzeko eta miresteko egindako liburuak baitira.
 
Album horiek ilustratzen dituzten irudien eragina gazteak erakartzeko pizgarrienetako bat da, izan ere, irudiek liluratuta, testu landuekin harremanetan hasten dira, estreinakoz.
 
Ibaizabalek euskaraz idatzitako album ilustratuen alde egiten du apustu, eta bi nobedade aurkezten ditu: Betiko atzo? eta SuperHeroiak eta orburu gorrotagarriak.
 
 
Betiko atzo? Leire Aranoren hitzez eta Belén Lucasen irudiez sortutako albuma, Peru Abarka 2015eko narrazio laburren album saritua da.
 
Lehiaketako epaimahaiaren arabera:
 “Betiko atzo? laneko pertsonaia oso berezia da, hasieratik harrapatzen zaituena, baina, gainera, intriga edo jakin-mina pizten duen zerbait duena. Egitura biribila dauka lanak, oso ondo egitaratuta dago eta egitura biribil hori doa pertsonaia horren egunaren gurpilaren barruan. Idazkera aldetik oso dotorea da, oso ondo idatzita dago, esaldiek erritmoa daukate eta hizkuntza landua eta ederra erabiltzen ditu Leire Aranok”.
 
SuperHeroiak eta orburu gorrotagarriak Benjamin Lacombek eta Sébastien Perezek sortutako albuma da. Lanak, mundu osoko superheroiak irudikatzen ditu, eta haien ezaugarriak, sekretuak eta superbotereak ezagutzeko aukera eskaintzen digu. Gainera, 3D ilustrazioak dituzten orrialde batzuk ere baditu.

Honekin zerikusia duten dokumentuak