X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Ibaizabal azokan: haur eta gazte literaturak liluratzen gaitu

Noiz argitaratua 2018/12/04

  • Ibaizabal argitaletxeak Durangoko Azokan parte hartuko du 28. urtez jarraian. Abenduaren 5etik 9ra izango da azokan, zortzi stand betez eta aisialdirako hainbat proposamen eginez liburuen bidez.
 
  • Euskal kulturako urteko ekitaldirik garrantzitsuenean, argitaletxe bizkaitarrak haurrei, gazteei eta familiei zuzendutako 32 nobedade aurkeztuko ditu.
 
  • Besteak beste; “Matxinsalto”, “Gaztetxo!”, “Ekin” eta “Haurrentzako albumak” bildumak nabarmentzen dira aurten gaztetxoei zuzendutako liburuen artean. Abenturazko liburu berri horiek 2 urtetik 12 urtera bitarteko irakurleentzako daude prestatuak.
 
  • “Aurkitu”, “Handia naiz”, “Ipurtargia”, “Burgi” eta “Txirrista” ipuinen bildumak, haurren gozamen bihurtuko dira haien lehenengo irakurketetan.
 
  • Lagun berriak aurkeztuko dira bai txikientzako “Zuhaitz-etxeko istorioak” bilduman, eta baita ere 8 urtetik aurrerako irakurleentzat “Avante eskola” eta “Vlad, munduko banpirotxo baldarrena” bilduma berrietan.
 
  • Eta familia osoarentzako liburu berezi bat daukagu: “A BOCADOS” ETB2 telebistako programan prestatutako 50 plater nabarmenenak eta eman diran nutrizio aholkuak jasotzen dituen liburua.
 
  • Bisitariek, idazleekin zuzenean hitz egiteko eta liburuetan sinadurak eskatzeko aukera izango dute.
 
Urtero garai honetan gertatzen den bezala, aurten ere, euskal literatura zaleek saihestezina den hitzordua dute abenduaren 5etik 9ra egingo den Durangoko Azokan. Azken 28 urteetan bezala, oraingoan ere, azokan parte hartuko du Ibaizabal argitaletxeak, euskal familia guztiei, bere liburuetan aurki daitekeen mundu ezkutua eskaintzeko.
 
Bizkaiko argitaletxeak, ia hiru hamarkada daramatza euskal kulturaren erakusleiho garrantzitsuena den azoka honetan parte hartzen. Guztira, familiako kide guztiei zuzendutako 32 liburu berri kaleratu ditugu.
Etxeko txikienentzat liburuetara eta literaturara hurbiltzeko pentsatutako argitaraldiak, jolasteko, ikasteko eta gozatzeko.
Lehenengo irakurleentzat, alegia, irakurtzen ikasi berri duten haurrentzat, gure bildumak osatu eta eskaintza zabaldu dugu.
Gaztetxoei zuzendutako gure liburuak abenturaz, sentimenduz, magiaz, fantasiaz, ausardiaz, intrigaz… beteta datoz.
Nerabezaroan dauden irakurleak baita gazteak ere beren nahiak, gustuak asetzeko moduko liburuak aurkituko dituzte gure liburuen artean.
Errezetak eta nutrizio aholkuak jasotzen dituen liburuak bide ugariak arakatzeko aukera emango dizkio familia osoari, dibertituz janaria prestatzeko.
 
Durangoko Azokan ditugun zortzi standetara hurbiltzen baldin bazara honako nobedade hauek aurkitu ahal izango dituzu:
 
  • Txikienei zuzendutako 12 nobedade: Handia naiz bilduman 2 titulu; Aurkitu bilduman 2 izenburu; Ipurtargia bilduman beste 2; eta Burgi bilduman beste 3. Adin tarte honetan 3 liburu argitaratu ditugu Zuhaitz-etxeko istorioak bilduma berrian.
 
  • Lehenengo irakurleentzat 2 nobedade plazaratu ditugu: 1 Txirrista bilduman: “Olatuak zaintzen” (Ana Urkiza); eta beste 1 Zuhaitz-etxeko istorioak bilduma berrian.
 
  • Haurrentzako 8 album ilustratu ere argitaratu ditugu: “Pixontziaren kontzertua”, “Ez naiz beldur!”, “Untxiño galduta? Bai zera!”, “Dinosauroei buruzko egia”, “Katagorri kaskagogorrak”, “Nork itzali ditu nire kandelak?”, “Bazen behin baso magiko bat” eta “Rapunzel”.
 
  • 8 urtetik gorako irakurleei zuzendutako nobedadeak honako hauek dira: Matxinsalto bilduman 2 titulu: “Besomotz” (Luis Mariano Ruiz Aguirre) eta “Amets anfibio” (Edu Zelaieta Anta); Avante eskola bilduma berrian 2: “Billinghurst gazteluaren kasu bitxia” eta “Nolan uharteko agerpen sinestezinak”; eta beste 2 Vlad, munduko banpirotxo baldarrena bilduma berrian: “Vlad, munduko banpirotxo baldarrena” eta “Lagun izugarri onak”.
 
  • 10 urtetik gorako irakurleentzako liburu 1 Gaztetxo! bilduman: “Sekretuen hamaika zaporeak” (Oihane Fernandez).
 
  • 12 urtetik gorako irakurleei zuzendua dagoen Ekin bilduman 2 liburu: “Banpiroen hiria” (Aitor Arana) eta “Kantu bat Alikarentzat” (Antton Kazabon).
 
  • Eta familia osoarentzat, sukaldaritzako sekretuetan murgilduko zaituen liburu berezi bat: “A BOCADOS” ETB2 telebistako programan prestatutako 50 plater nabarmenenak eta bertan eman diran nutrizio aholkuak jasotzen dituen liburua.
 
Horretaz gain, Ibaizabalen standera hurbiltzen direnek idazleak eta ilustratzaileak ezagutu ahal izango dituzte. Gainera, haiekin hitz egiteko eta liburuetan sinadurak eskatzeko aukera izango dute.
 
Hurbil zaitez Ibaizabalera. Harrituko zaitu!