X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Ibaizabal haur eta gazte literaturarekin

Noiz argitaratua 2020/11/27

  • Ibaizabal argitaletxeak Durangoko Azokan parte hartuko du, hogeita hamargarren urtez jarraian, abenduaren 4tik 8ra.
 
  • Argitaletxeak 28 liburu berri aurkeztuko ditu, haur, gazte eta familiei zuzenduta, euskal kulturarentzako urteko gertakari nabarmenean.
 
  • Aurten, haurrei zuzendutako liburuen artean, honako bilduma hauek nabarmendu daitezke, besteak beste: “Txirrista”, “Garalar-maralar”, “Matxinsalto” eta “Haurrentzako Albumak”.Liburuak 2 eta 8 urte bitarteko irakurleentzat idatzita daude.
 
  • Etxeko txikienentzat, jarraitzen dugu “Handia naiz”, “Bila nazazu”, “Soinuak ditu” eta “Kale nagusia” bildumak osatzen.Gainera, “Txirrista”n liburu berria dago; ilusioz beteko ditu lehen irakurleak.
 
  • Txikienentzako lagun berriak aurkezten ditugu “Pipitaki papataki”, “Egunez egun” eta “Bapo jauna” bildumekin.
 
  • 6 urtetik gorakoek bi liburu berri dituzte “Txilinbuelta” bilduman; 8 urtetik gorako irakurleek, liburu berria dute “Matxinsalto” bilduman; eta 10 urtetik gorakoek “Gaztetxo!” bildumako bi liburu ezagutuko dituzte.
 
Urtero bezala, euskal literatura eta musika zaleek ezinbesteko hitzordua dute Durangon. Aurten, Durangoko Azoka abenduaren 4tik 8ra bitartean izango da. Azken 30 urteotan bezala, Ibaizabal argitaletxeak Azokan parte hartuko du; horrela, irakurleei literaturaren eskutik helmuga iradokitzaileenetara hegaz egiteko aukera eskainiko die.
 
Hiru hamarkada daramatzagu azoka honetan parte hartzen, eta, aurten, 28 liburu berri aurkeztuko ditugu, guztira: etxeko txikienek trokeletan, azal-hegaletan edo pop-upetan ezkutatzen diren altxor liluragarriez gozatzen jolastu eta ikasi ahalko dute; lehen irakurleek bi ipuin tradizionalen bertsioak ezagutuko dituzte, eta inguratzen gaituen naturaren aberasgarritasuna ezagutzeko eta hura errespetatzen ikasteko beste liburu bat ere izango dute; 8 urtetik gorako irakurleek heroia izateko adinak ez duela axola ikasiko dute, eta pertsonaia paregabez beteriko istorio ikaragarria ezagutuko dute, eta, azkenik, nerabeek fantasiazko eta fikziozko bi liburu izango dituzte, kulturartekotasunaren balioa nabarmentzen duten eta istoriora, oporraldietara edo adiskidetasunera beste modu batean hurbiltzeko aukera ematen duten abenturekin.
 
Hurbildu, birtualki, gure web-orrira edo Durangoko Azokaren web-orrira, eta ezagutu gure proposamen guztiak:
 
  • Txikienentzat 13 nobedade ditugu: 2 liburu, Handia naiz bilduman; beste 2, Bilatu nazazu bilduman; beste 2, Soinuak ditu bilduman, eta 1, Kale nagusia bilduman. Gainera, bilduma berriak ere argitaratu ditugu: bi liburu, Pipitaki papataki bilduman; beste 2, Egunez egun bilduman eta beste 2, Bapo jauna bilduman.
 
  • Lehen irakurleentzat 3 nobedade argitaratu ditugu: 2, Txilinbuelta bilduman, eta 1, Txirristan:Izaroren izarra” (Maribel Aiertza). Eta gogorarazten dizuegu udaberrian Garalar-maralar bilduman 3 liburu argitaratuko ditugula: “Joanes eta kanpaiak”, “Aiert eta herensugea” eta “Maren eta azeria” (Patxi Zubizarreta).
 
  • Halaber, hainbat adinetako irakurleentzako 8 haur-album ere argitaratu ditugu: “Arrain zuri txikiak gauza asko daki”, “Untxiño laguntzaile aparta”, “Lorea doktorearen botika-kutxa”, “Wandari hitzak trabatu zaizkio”, “Ez deitu niri Ttotto ttiki!”, “Bat baino ez da!”, “Adur, haizearen beldur” eta “Bizitza”.
 
  • 8 urtetik aurrerako irakurleentzat: Matxinsalto bilduman, liburu bat: “Siberiako neskatila ausarta” (Iñaki Zubeldia), eta album ilustratu bat: “Alizia Herrialde Miresgarrian”.
 
  • 10 urtetik aurrerako irakurleentzat 2 liburu argitaratu ditugu Gaztetxo! bilduman: “Ilargiko zaindariak arriskuan” (Aitor Arana), eta “Itsas azpiko sekretua” (Lur Gallastegi).
 
Bisita gaitzazu birtualki! … Ibaizabalek harrituko zaitu!

Honekin zerikusia duten dokumentuak