X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Ibaizabalek Munduko Erlijioen Testu bilduma osatu du euskaraz

Noiz argitaratua 2011/12/07

  • Argitaletxe bizkaitarrak Durangon aurkeztuko ditu Erlijioen Jakinduria bildumako bere azken hiru liburukiak: "Zohorraren antologia", "Patanjali Yoga Sutrak" eta "Talmudaren antologia".
  • Bilduma hau aitzindaria eta bakarra da Euskadin, eta, 15 liburukitan, munduko erlijiorik garrantzitsuenen testu nagusiak biltzen ditu, islametik judaismoraino, eta budismotik, zen filosofiatik, Konfucioren teorietatik, erreforma protestantetik eta ebanjelio apokrifoetatik igaroz.
  • Deustuko Unibertsitateko Teologia Fakultatea elkarlanean aritu da argitaletxearekin. Bilduma 2007an hasi zen argitaratzen, eta urtean hiru liburuki argitaratu dira.
  • "Bilduma honen bitartez, erlijio handien sorrera-testuak eskaini nahi zaizkio euskal irakurleari, eta, modu horretan, euskarekin zegoen antzinako zorra kitatu", adierazi du Joxe Arregik, Deustuko Unibertsitateko irakasle eta bildumako koordinatzaileak.
  • Testu sakratuak, gainera, euskarara itzuli dira idazkien sorkuntza hizkuntzatik, eta hori izan da, batez ere, "bilduma honen erronka nagusia", baieztatu du Agustin Oiarzabalek, Ibaizabalgo gerenteak.

Honekin zerikusia duten dokumentuak