X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Istorio dibertigarriak eta eszenatoki aurreikusi ezinak

Noiz argitaratua 2018/05/21

  • Ibaizabal argitaletxeak bi nobedade argitaratu ditu: “Gauza misteriotsua” eta “Samuel eta gau amaiezina”.
 
  • Abentura horien bidez, txikienek ondo pasatu eta barre egingo dute.
 
  • Gauzak lagunekin partekatzen direnean beti hobeak direla jakiteko istorioak.
 
  • “Gauza misteriotsua”: liburua Julian Gough-ek idatzi du eta Jim Field-en irudiak ditu.
 
  • “Samuel eta gau amaiezina”: liburua Nono Granerok idatzi du eta Lluís Farré-ren irudiak ditu.
 
Amorebieta, 2018ko maiatza. Ibaizabalek bi lan aurkeztu ditu euskaraz, lehen irakurleentzat: “Gauza misteriotsua” eta “Samuel eta gau amaiezina”.
 
  • Gauza misteriotsua: Julian Gough egilearen eta Jim Field irudigilearen hirugarren lana da Hartz eta Untxi bilduman. Izaki arrotz, misteriotsu eta txiki bat plisti-plasta lurreratzean, Untxi ziur dago bere egunik onena, bat-batean, historiako egunik txarrena bilakatu dela. Izaki horren identitateaz pentsatzen hasten denean, gauza beldurgarriak imajinatzen hasten da… Eta Hartz-en laguntza adeitsua, arretatsua eta praktikoa beharko du, benetan gauzak gehiegi nahastu aurretik.
 
Jim Fielden irudi bikain eta adierazkorren bidez eta Julian Goughen testu barregarriaren bidez, behin eta berriz bizi nahiko duzun istorioa garatuko da. Laguntasunari eta bestearen onarpenari buruzko ikasbide bikainak sartzen dira, arreta handiz, txikienei ongi pasarazi eta barre eragingo dien istorio handi honetan.
 
  • Samuel eta gau amaiezinaNono Granero idazlearen eta Lluís Farré irudigilearen lana da. Samuel oso kezkatuta dago. Badaki eguzkia goizero irteten bada Nino Oilar-ri esker dela; izan ere, kukurruku egiten duenean, egunsentian baserriko bizilagunak eta eguzkia bera ere itzartzen ditu. Eztarriko gaitz bat dela eta, oraingoan ezingo du bere kukurruku ezaguna egin, eta irtenbideren bat aurkitzeko lanean hasi beharko du. Animaliei kontsulta egin ondoren jakin du baserriak, munduak bezala, oro har, talde lana eta lankidetza dagoenean baino ez duela funtzionatzen. Batzuen eta besteen laguntzaren bidez, eta aurreikusi ezingo dituen hainbat egoeratatik ibilbide dibertigarria egin ondoren, beharbada beti ilunetan ez geratzeko aukera egongo da… Ahozko kontaketarako ñabardurak dituen testu aberatsa da; protagonisten irudi adierazgarriak eta Granerok eta Farrék ezohiko egoeretarako imajinatu dituzten irudi adierazkorrak ditu tarteka. 
 
Untxiren ohitura txarrak aire berrien uneak dira haurren fikzioan. Goughek eta Fieldek mugarik gabeko irudimena dute eta, hori dela eta, xenofobiaz edo tolerantziaz hitz egiteko gai dira haurrentzako liburu batean. Bestalde, lehen irakurleek, Granero eta Farréren eskutik, gauzak lagunekin partekatzen direnean beti hobeto irten daitezkeela jakingo dute.