X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Zonbien lehorreratzea

Noiz argitaratua 2014/11/05

Bai, hemen daude! Abentura berri bat izango genuela zin egin genizuen eta udazkenarekin batera iritsi da. ZONBIGUNEA bildumako 5. liburuan, Hildako bizidunen itsas bidaialiburuan, ZA Koadrilak itsasontzi batean sartu ditu zonbiak Zonbi Force One-ko lagunen laguntzarekin, eta ezkutuko leku ezezagun batera joan dira.
 
Baina itsasoa arriskuz beteta dago eta izugarrizko ekaitzarekin, ezkutuko urpekariekin eta pirata eroekin egongo dute topo: Lord Wilson Cole pirata kapitainarekin eta Memo kapitainarekin, esate baterako.
 
Hainbeste zonbi luxuzko itsas bidaia batean turista moduan pasatzea ez da batere erraza…  Maxek, Charlesek, Thaisek, Paulak eta Bielek zerbait asmatu beharko dute abentura hau gainditu ahal izateko.
 
Parteka ezazu kamarotea ZA Koadrilarekin itsas bidaia ahaztezin honetan… eta ikusiko duzu zer ongi pasatuko duzun udazken honetan!
 
Bildumaren laburpena:
Herioville goi-mendietan dagoen herri txiki eta, itxuraz, lasai bat da. Baina sekretu izugarri bat gordetzen du, gizadiarentzako mehatxu larri bat: inguruak zonbiz beteta daude.
 
Herritarrentzat, zonbiak beren ondarearen funtsezko zati bat dira, besteak beste, askok zonbi bihurtutako senideak dituztelako, eta egunen batean normal bihurtuko dituen antidoto bat agertzea espero dutelako.
 
Izaki horiek gizakiei erasorik egin ez diezaieten, neska eta mutil batzuek ZA Koadrila sortu dute.
 
Bildumari buruzko datuak:
ZONBIGUNEA 10 urtetik gorako gazteei zuzenduta dago. Bilduma honetan, protagonistek arriskuz betetako abenturak izango dituzte eta intrigaz, misterioz, espioitzaz eta zonbiz, bai, batez ere zonbiz, betetako mundu batera eramango gaituzte. Umore onaz zipriztinduta dena.
 
Bilduma honen edizioan hainbat motatako tipografiak eta komikien gisako ilustrazioak ikusiko dituzu. Horrek dinamismo handia ematen dio irakurketari eta dibertigarriago egiten du irakurle gaztearentzat. Hala, istorioarekin adina gozatuko dute joko bisual horrekin.
 
Formatua eta flexibook azalak, arinak eta malguak, ezin hobeak dira gazteek liburuak motxilan, poltsan edo galtzen atzeko poltsikoan eroso ibil ditzaten eta batera eta bestera joaten direnean abenturez gozatzeko aukera izan dezaten.
 
Idazlea eta Ilustratzailea:
 
Peter Walker: Inork ez daki nor den. Jakina da ezkutatuta dagoela Lurreko bazter-lekuren bateko uharte edo herrixkaren batean. Aztarnarik ez uzten ahalegintzen da, zonbiek aurki ez dezaten, eta jakin ez dezaten non dagoen oraintxe bertan, haiek aurkitu nahian. Zonbi Elkartean sartuta dago; elkarte hori erakunde sekretu bat da, eta agente sekretuak, zientzialariak, zonbi-gauzetan adituak diren pertsonak eta hildako bizien senideak, lagunak eta ezagunak dira elkartekide. Baina bitarteko-lana egiten dioten aukerako zenbait kontaktu ditu, eta, horrenbestez, zortea lagun badu, eta zonbiek askaltzeko jaten ez badute, argitaratzen jarraitu ahal izango du.
 
Bié: Bié, bildumako irudien egilearen izen profesionala, ingelesezko “Zombie” hitzaren laburtzapen katalandua da. Zenbait urte daramatza izen horrekin argitaratzen, baina, benetan, Xavier Carrasco du izena. Bié komiki- eta prentsa-irudigilea da, eta askotariko liburu batzuetan ere lan egin du. Estilo nahastezina du, zenbait egile klasikorena gogorarazten diguna. Badirudi Biék oso ondo ezagutzen duela zonbien mundua...
1966an jaio zen Bartzelonan. Gazte zela, marraztea oso gogokoa zuela ohartu zen, eta Joso komiki-eskolan matrikulatu zen; egun, bertan dihardu irakasle. Zenbait komunikabidetan argitaratu ditu bere lanak; besteak beste, hauetan: El Jueves, El Periódico eta Cavall Fort. Beste alderdi artistiko batzuk ere landu ditu; zeramika eta moda-diseinua, adibidez.
 
Liburuen fitxak ikusteko:
 
Bideoa ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.