X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Gozokiak, adiskidetasuna eta adorea

Noiz argitaratua 2018/06/05

  • Ibaizabal argitaletxeak honako lan berri hau argitaratu du:“Urtebetetzea eta lehiaketa”.
 
  • Lan honek gozoki eta gourmet errezetez hitz egiten digu, baina baita adiskidetasunaz eta adoreaz ere.
 
  • Bilduma bikaina eta kutuna.
 
  • “Urtebetetzea eta lehiaketa” Linda Chapman egilearen eta Kate Hindley irudigilearen lana da.
 
  • Bildumak adiskidetasunaz orijinaltasunez hitz egiten du.
 
 
Amorebieta, 2018ko ekaina. Ibaizabalek “Lagunik onenen gozotegia” bildumari beste lan bat gehitu dio: “Urtebetetzea eta lehiaketa”.
 
Duela denbora batetik hona, adin guztietako irakurleei zuzendutako sukaldaritzako eta gozogintzako gero eta liburu gehiago ikusten ditugu. Hala ere, Linda Chapman, “Lagunik onenen gozotegia” bildumako liburuen bidez, errezeta onak emateaz gainera, trebea da 10 urtetik gorako irakurle gazteentzat interesgarriak izan daitezkeen zenbait gai aztertzen: hiri berrira aldatzeak dakartzan zailtasunak, lagun berriak egin behar izatea, familia berria eratzeko erronka…
 
“Urtebetetzea eta lehiaketa” Linda Chapman egilearen eta Kate Hindley irudigilearen lana da, bilduma honen hirugarren liburua. Hannah-k “Chef de Repostería Junior” telebista programak audizioak ireki dituela jakin duenean, Hannahk eta Miak berehala egin dute eskaera eta, hautaketa-txandarako gonbidapena jasotzean, konturatu dira beren artean lehiatu beharko dutela, gozogintzako errezeta berriak egiteko.
 
Baina ezer ez da espero zuten bezala gertatzen; izan ere, azkenean, Mia kanpoan geratu da. Berari ez dio axola lehiaketan aurrera ez jarraitzeak, ez baititu elkarrizketak ongi egin. Hannah bakarrik sentitzen da, erabat, telebistaren mundu ezezagunean.
 
Hannah hurrengo txandarako prestatzen ari da eta bere bizitzan, dagoeneko, dena mugitzen da telebistako errezeta eta programaren inguruan; ez du familiarekin eta lagunekin egoteko denborarik, eta gero eta urduriago dago. Moldatuko al da hurrengo hautaketa txandara heltzeko? Eta, zer esango dute bere lagunek, berentzako denborarik ez badu?
 
Lan honetan, Linda Chapmanek gozoki eta gourmet errezetez hitz egiten digu, baina baita adiskidetasunaz eta adoreaz ere. Bildumak adiskidetasunaz orijinaltasunez hitz egiten du!
 
Liburuki honetan nabarmenak dira pertsonaien adimena eta zehaztasuna. Sukaldaritzak kontalariari eragiten dion maitasuna erraz antzeman daiteke eta kutsakorra da. Inguratzen dituen adiskidetasun sentimenduek izugarrizko irribarrea eragingo dute gure aurpegian.