X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Gozatu sentsazio eta emozioez

Noiz argitaratua 2020/10/19

  • Ibaizabal argitaletxeak bederatzi lan berri kaleratu ditu, eta oso harrera ona izan dute
 
  •  “Arrain zuri txikiak gauza asko daki”: Guido Van Genechtenek idatzita eta irudiztatu du lana.
 
  •  “Untxiño laguntzaile aparta”: John Bond egile eta ilustratzailearen azken lana.
 
  •  “Lorea doktorearen botika-kutxa”: Miriam Mosse egileak idatzi eta Deborah Allwrightek irudiztatu du liburua.
 
  •  “Wandari hitzak trabatu zaizkio”: Lucy Rowland idazlearen eta Paula Bowles ilustratzailearen lana.
 
  •  “Ez deitu niri Ttotto ttiki!”: Sean Taylorrek idatzi eta Kate Hindleyk irudiztutako albuma.
 
  •  “Bat baino ez da!”: Tracey Corderoy egilearen eta Tony Neal ilustratzailearen azken lana.
 
  •  “Adur, haizearen beldur”: Pamela Butchart idatzitako eta Kate Hindleyk ilustratutako liburua.
 
  •  “Bizitza”: Cynthia Rylant idazlearen eta Brendan Wenzel ilustratzailearen lana.
 
  •  “Alizia Herrialde Miresgarrian”: albuma Lewis Carrollek idatzi eta Chris Riddellek irudiztatu du.
 
Zornotzan, 2020ko urrian. Honek jarraitzen du sasoi paregabea izaten istorio berriak ezagutzeko eta leku harrigarrietara bidaiatzen uzteko. Uste duzu edozein pertsonak, edozein adinetan, edertasuna behar duela, mundua bizitzeko leku egokiago bilakatzeko? Atsegin duzu irakurraldiak familiarekin edo lagunekin partekatzea, ala nahiago duzu bakarrik zaudela irakurtzea? Ilustratutako album hauetako edozein irekitzera gonbidatzen zaitugu, eta, hala, sentsazioz eta emozioz beteriko munduari begiratzera, eta hura irudikatu eta sentitzera.
 
Ibaizabalek jarraitzen du euskarazko album ilustratuen aldeko apustua egiten, eta, aurten, bederatzi nobedade argitaratu ditu:
 
Arrain zuri txikiak gauza asko daki. Guido Van Genechten egilearen eta ilustratzailearen lana da. Koloreei, zenbakiei, objektuek espazioan duten kokapenari edo emozio batzuen izenari eta identifikazioari buruzko oinarrizko lehen ezagutzak geureganatzeko, bai eta itsas animaliak ezagutzeko ere.
 
Untxiño laguntzaile aparta. John Bond egilearen eta ilustratzailearen azken lana da. Pertsonaia protagonistarekin identifikatzeko, bere zorroztasunagatik eta indar mentalagatik, “nagusien” lan garrantzitsuak egiteko duen pasioagatik eta etxean laguntzeko nahiagatik.
 
Lorea doktorearen botika-kutxa. Miriam Moss egilearen lana, Deborah Allwrightek irudiztatua. Lagundu Loreari bere lagunak zaintzen, eta ezagutu zaintzeak eta inguratzen zaituztenez arduratzeak duen garrantzia.
 
Wandari hitzak trabatu zaizkio. Lucy Rowlandek idatzi eta Paula Bowlesek irudiztatu du albuma. Sorginen, edabe magikoen klaseen eta zenbait oztopo –besteak beste lotsa edo geldiarazten gaituzten beldurrak– gainditzen dituen adiskidetasun harremanen istorio dibertigarria.
 
Ez deitu niri Ttotto ttiki! Sean Taylorek idatzi eta Kate Hindleyk irudiztatu du lana. Irakurleak txakurrarekin duen enpatia sustatzen du istorio honek. Hura helduez lotsatzen da, bere espeziekoekin batzen denean.
 
Bat baino ez da! Tracey Corderoy idazlearen eta Tony Neal ilustratzailearen azken lana. Gizarte jokabideei eta bizikidetza arauei buruz hausnartzeko. Edozein ekintzak du balioa, bai eta guztiongan eragina izan dezakeen inpaktu negatiboa edo positiboa ere.
 
Adur, haizearen beldur. Pamela Butchart egileak idatzi eta Kate Hindleyk irudiztatu du lana. Adiskidetasunak, baikortasunak eta bizitzaren gozamenak duten garrantzia uzten du agerian, bizitzak arriskuak eta gorabeherak dituela jakinik ere. Beldurrak gainditzeari buruzko istorioa; umore handiz eta freskotasunez kontatzen da.
 
Bizitza. Cynthia Rylantek idatzi eta Brendan Wenzelek irudiztatu du albuma. Bizitzari eta naturari buruzko testu poetikoa da; bizitzaren zailtasunei eta inguratzen gaituzten paisaia ederrei buruz hausnartzeko aukera ematen digu.
 
Alizia Herrialde Miresgarrian. Lewis Carroll egilearen eta Chris Riddell ilustratzailearen lana da. Lan hau duela 150 urte baino gehiago hasi zen ume eta helduak liluratzen; gaur egun ere, oraindik, mundu osoan istorio atseginetako bat izaten jarraitzen du. Chris Riddellen irudi adierazgarriek testu ahaztezin honen umore zentzugabea eta ederra nabarmentzen dute.
 
Animatu eta ezagutu proposamen hauetan ezkutuan dauden emozio eta sentsazioak. Emozio eta sentsazio horiek hazten, beldurrak eta estutasunak gainditzen, maitatzen eta inguratzen zaituztenak baloratzen lagun diezazukete; azken batean, bizitzen eta amets egiten lagunduko dizute.

Honekin zerikusia duten dokumentuak