X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Sorkuntza eta ezagutza

Noiz argitaratua 2019/04/24

  • Ibaizabal argitaletxeak bi berrikuntza argitaratu ditu: “Egin zeure komikiak!” eta “Doroteo eta Eliseo Historiaurreko abentura epikoan”.
 
  • “Egin zeure komikiak!” Jess Smart Smileyk idatzitako, ilustratutako eta diseinatutako lana da.
 
  • “Doroteo eta Eliseo Historiaurreko abentura epikoan” LOMP diseinatzaile grafikoak idatzi eta ilustratu du.
 
 
Zornotza, 2018ko apirila. Ibaizabalek, haur bildumak handitzeko asmotan, bi berrikuntza aurkeztu ditu: “Sortu zeure komikiak!” eta “Doroteo eta Eliseo Historiaurreko abentura epikoan”.
 
Udaberria sormenez betetako proposamenekin dator, ezagutzaren bilaketa aktiboa eta irudimena pizteko.
 
Ohikoa izaten da irakurketa leiho bat edo bidaia bat dela esatea. Baina Ibaizabalen uste dugu irakurketa laborategi bat dela! Irudimenez eta ezagutzaz betetako espazioa, eta bertan ideiak zabaldu egiten dira, bat egiten dute eta, hala, pentsatzeko eta sortzeko formula berriak garatzen dira. Piztu jakin-mina, prestatu irudimena eta bizi zerorrek!
 
  • Oso ohikoak diren elementuak, hala nola errotuladorea, arkatza eta papera, funtsezko tresnak dira Sortu zeure komikiak! liburuko ideiak garatzeko: benetako sormen estudioa; edozer gerta daiteke, gidoiari, narrazioari eta marrazketari buruzko oinarrizko kontzeptuak ikasten diren bitartean.
 
8 urtetik aurrerakoentzako komiki dibertigarri honen bidez, irakurleek beren komikiak sortzen, gidoiak egiten eta marrazten ikasiko dute, urratsez urrats. Pertsonaiak sortzeko jarduera ugari proposatzen dira, adierazkortasuna emateko, gidoia prestatzeko, biñetak diseinatzeko… Animatu eta jarri martxan zure sormena, irudimena eta ekimena!
 
  • Eta noski, Doroteo eta Eliseoren serieak jarraipena du, beste liburu erakargarri batekin. Historiaurreko abentura epikoan liburuan,Doroteok eta Eliseok denboraren makina bat jarriko dute martxan eta abentura handia izango dute… Historiaurrean!
 
6 urtetik aurrerakoentzako lan honetan, irakurleek unibertsoaren jatorriari eta historiaurreari buruzko informazio ugari topatuko dute, baita jarduera eta behaketa jolas ugari ere. Asmakizunen eta proposamen ludikoen bidez, hasiera batean zailak edo ez oso logikoak diruditen bilaketak egin ahal izango dituzte irakurleek. Ez izan beldurrik zure ezagutzak, kontzientzia ekologikoa eta kritikarako sena zabaltzeko.
 
Udaberri honetan, irakurketa berriak ezagutzera gonbidatzen zaitugu: sormena eta ezagutza abenturaren parte dira!

Honekin zerikusia duten dokumentuak