X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Peru Abarka Lehiaketa 2016: albumaren aurkezpena

Noiz argitaratua 2016/11/10

Urriaren 21ean, ostiralean, arratsaldeko 20:00etan Markina-Xemeingo udaletxean XI. edizioaren album irabazlearen aurkezpena ospatu zen. Beroki gorria Patxi Zubizarretak idatzitako eta Yolanda Mosquerak irudiez sortutako albuma izan da aurtengo irabazlea.
 
Aurtengo lehiaketara 14 testu eta 33 ilustrazio aurkeztu dira. Mari Eli Ituartek, Ana Urkizak eta Eukene Herrerak osatu dute testua aukeratzeko epaimahaia.
 
“Lehiaketara aurkeztutako lanen artetik Beroki gorria izan zen hiru epaimahaikideok lehen momentutik posibleen artean gorde genuen lanetako bat, eta azkenean, aho batez aukeratu genuen, —zehaztu zuen Mari Eli Ituartek epaimahaikideak—. Idazleak erabilitako tonua eta estiloa oso aberatsak iruditu zaizkigu.”
 
Mari Eli Ituartek, Aitziber Alonsok eta Ima Mendiolak osatu dute ilustrazioen lehiketako epaimahaia.
 
Yolanda Mosquera ilustratzaileak ikus-entzunezko bat eskaini zuen egindako marrazkien prozesu osoa erakusteko. Collage teknika erabili du Yolandak marrazkiak egiteko.
 
Aurtengo edizioan parte hartu duzuen egile guztiei, esker mila. Ez etsi, sortzen eta zuen lanak aurkezten jarraitu, 2017ko Peru Abarka Lehiaketan izango gaituzue zain.
 
Eskerrik asko autore irabazleei lehiaketa honen parte izateagatik eta sortu duzuen altxor hori eskaintzeagatik; eskerrak eman nahi genizkieke ere Peru Abarka Album Lehiaketako antolatzaile guztiei, haiek egiten baitute posible sormen guzti horren gauzatzea.
 
Azkenik, eskerrik asko albumaren aurkezpenera gerturatutako guztiei; eta hurbiltzea posible izan ez bazenuen, hurrengorako zure zain gaituzu.
 
Intereseko LINKAK:
 
 
- HITZA.