X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Album ilustratuen gatibu

Noiz argitaratua 2017/12/20

  • Irudiek gazteenak liluratzen dituzte eta erakartzen dituzten istorioak ezagutzen dituzte.
 
  • “Euskarazko Haur eta Gazte Literatura sustatzeko pentsatutako albumak dira”, adierazi du Eukene Herrerak, Ibaizabal argitaletxeko Haur eta Gazte Literatura koordinatzaileak.
 
  • Ibaizabal argitaletxeak arrakasta handia lortu duten hiru nobedade argitaratu ditu: “Barruko lehoia”, “OZeko aztia” eta “Herensugeen semea”.
 
  • “Barruko lehoia”: Rachel Bright egileak idatzia eta Jim Field marrazkilariaren ilustrazioekin.
 
  • “OZeko aztia”: L. Frank Baum egilearen lana, Michel Laporteren egokitzapenarekin eta Olivier Latyken marrazkiekin.
 
  • “Herensugeen semea”: Sébastien Perezek idatzitako albuma eta Justine Braxek marraztua.
 
Amorebieta, diciembre de 2017. Ibaizabalek euskaraz idatzitako album ilustratuen alde egiten du apustu, eta hiru nobedade aurkezten ditu: “Barruko lehoia”, “OZeko aztia” eta “Herensugeen semea”.
 
“Euskarazko Haur eta Gazte Literatura sustatzeko pentsatutako albumak dira”, adierazi du Eukene Herrerak, Ibaizabal argitaletxeko Haur eta Gazte Literatura koordinatzaileak. Formatua argia da: ilustrazio handiak eta testu zaindua, harmonia perfektuan elkarren osagarri. “Baieztatu dezakegu ilustrazioak bere edertasunarekin liluratzen dituztela gazteak, ikusizko inpaktua dela; eta, ondoren, istorioak eurak dira irakurleak erakartzen dituztenak eta irakurmenarekiko plazerrak sentitzen hasten dira”, adierazi du Herrerak.
 
Barruko lehoia, Rachel Bright egilearen eta Jim Field marrazkilariaren lana. Txikia izatea ez da beti erraza. Baina Saguk ekin dio bere ORROA aurkitzeko bidaiari. Horrela deskubrituko du izakirik txikienak ere izan dezakeela LEHOI baten bihotza.
 
OZeko aztia: Michel Laporte idazleak L. Frank Baum egilearen egokitzapena egin du eta Olivier Latykek jarri dizkio marrazkiak. Dorothy-k Ttotto bere txakurrarekin jolasten duen bitartean, tornado batek leku magiko batera eramaten ditu. Hiru pertsonei arraroren konpainian Esmeralda Hirira daraman bidea bilatu beharko dute, han bai dago OZ-eko aztia, etxera itzultzen lagun diezaiokeen bakarra.
 
Herensugeen semea: hona hemen Sébastien Perez idazle frantziarraren azken lana, adorearen eta identitatearen bilaketari buruzko alegia motako lana. Oraingo honetan, bere hitzak, Rudyard Kipling egilearen “Mowgly” liburua ilustratu zuen Justine Brax artistaren eskuak marraztuko ditu.
 
Album hauek ilustratzen dituzten irudiek gazteen atentzioa erakartzen dute, izan ere, irudiek liluratuta, testu landuekin harremanetan hasten dira, estreinakoz. Ibaizabalek honela definitzen ditu liburu hauek Herreraren hitzetan: “Literatura arte eginda, jarduera biak elkarren osagarri baitira horietan, osatu egiten dira”.
 
Egun berezi hauetan gainera, ilustratutako liburuen azal erakargarriak bat egiten du dendak eta kaleak argiztatzen dituzten gabonetako apaingarriekin. “Liburu ilustratua opari bikaina da Gabonetarako”, gehitu du argitaletxearen literatura koordinatzaileak.