X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Pertsonen alde positiboa bilatzea

Noiz argitaratua 2018/09/12

  • Ibaizabal argitaletxeak honako lan berri hau argitaratu du:“Txakurrak eta gailetak”.
 
  • Hiriko txakurren babesleku txikiak egoera ekonomiko zailak bizi ditu.
 
  • Hannah-k, pertsonaia alaiak eta baikorrak, beti bilatzen du gauzen eta pertsonen alde positiboa.
 
  • “Txakurrak eta gailetak”, Linda Chapman egilearen eta Kate Hindley irudigilearen lana da.
 
  • Istorioak arreta osoa bereganatzen du:bereziki nabarmentzekoa da Hannahk zer-nolako ontasunez tratatzen duen Abi.
 
Amorebieta, 2018ko ekaina. Ibaizabalek “Lagunik onenen gozotegia” bildumari beste lan bat gehitu dio: “Txakurrak eta gailetak”.
 
Laugarren istorio honetan, Hannah oso lanpetuta dago, izan ere, hirian eta amaren gozotegian gauza asko ari dira gertatzen: denda berria ireki dute eta pastelak prestatu behar dira bertarako; zailtasun egoeran dagoen txakurrak erreskatatzeko zentro bat; eta dirudienez lagunik izan nahi ez duela argi duen neska berri bat. Nola moldatuko da Hannah erronka berri horiekin?
 
“Txakurrak eta gailetak” Linda Chapman egilearen eta Kate Hindley irudigilearen lana da, bilduma honetako laugarrena. Hannahk eta Mia lagunak erabaki dute hiriko txakurrentzako babesleku txikiko ateak irekitzeko eguna antolatzen laguntzea; izan ere, babeslekuak egoera ekonomiko larria bizi du eta, beharbada, ateak itxi beharko ditu. Jarduera asko prestatu nahi dituzte eta, pixkanaka, gero eta jende gehiago ari da inplikatzen.
 
Aldi berean, beste neska bat ezagutzen dute, eta neska hura, uda ondoren, beren eskola berera joaten hasi da. Hannahk bere lagun izan nahi du, eta, horretarako, bera hiriko neska berria zenean nolako une zailak bizi izan zituen gogorarazten dizkio neska berriari, baina badirudi Abik ez diola uzten laguntzen. Jakingo al dute inoz Hannahk eta bere lagunek Abiren arazoa zein den?
 
Hannah pertsonaia atsegina, alaia eta baikorra da; beti ez da perfektua, baina, egoera gehienetan, ahal duen guztia egiten du. Beti bilatzen du gauzen eta pertsonen alde positiboa, eta hori oso trebetasun baliotsua da, sasoi guztietako gazteek garatu beharko luketena.
 
Istorio honetan Hannah eta bere lagunak etengabe labekatzen ikusiko ditugu: dela denda berezi berri baterako ehunka gaileta prestatzen laguntzeko, dela tokiko txakur erakusketarako txakur gailetak prestatzeko.
 
Kate Hindleyren irudiek bat egiten dute istorioaren sentipen alaiarekin. Eta irakurtzeko liburu erraza da; izan ere, liburua oso azkarra da. Bereziki nabarmentzekoa da Hannahk Abirekin erakusten duen ontasuna, bere gauzak konpontzen laguntzeko ahalegina egiten duenean. Ziur inoiz eskolan neska berria izan zaretenok atsegin handiz hartuko zenuketela sasoi hartan Hannah bezalako lagun bat izatea.