X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Soinuen bitartez ingelesa ikasten

Noiz argitaratua 2012/03/20

  • Ibaizabalek herrialde anglosaxoietan erabiltzen den eta fonemen soinuan oinarrituta dagoen Synthetic Phonics teknika erakutsi die irakasleei.
  • Yo-yo Phonics tresnaren bitartez, umeak dibertitu egiten dira, ingelesaren 44 soinu nagusiak barneratzen dituzten bitartean. Modu horretan, hitzak sortzen eta irakurtzen ikasten dute.
  • "Hiru hizkuntza ikastearekin oso ondo uztartzen den teknika da; izan ere, modu honetan, umeek ia konturatu gabe berenganatzen dute hizkuntza", esan du Bilbon ingeles-irakaslea eta Yo-yo Phonics tresnaren trebatzailea den Rebecca Placek.
  • Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako eta Nafarroako irakasleek teknika hau ikasiko dute, Ibaizabalek Bilbon eta Donostian antolatu dituen jardunaldi batzuetan, martxoaren 20an eta 21ean, hurrenez hurren.

Honekin zerikusia duten dokumentuak