X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

15 urte Txominekin

Noiz argitaratua 2014/04/14

Liesbet Slegers egileak mundu bat sortu du. Baina ez edozein mundu, mundu partekatu bat baizik. Txomin eta Katalin pertsonaia atseginen bidez, ikasteko eta ondo pasatzeko giro goxoa eskaintzen die etxeko txikiei. Egilearen sorterrian, Belgikan, 15 urte beteko ditu Txominek 2014an eta Katalinek, berriz, 10. Oso urteurren garrantzitsua da eta Slegers-en esanetan "gogoratzeko moduko unea izango da”.
 
Txominek eta Katalinek milaka umeri lagundu die eskolara, erosketak egitera, ospitalera eta amonaren etxera lehen aldiz joatean. Urtaroak ezagutu dituzte eta emozioak zer diren ere ikasi dute. Barruan zituzten, noski, baina asko kostatzen zitzaien haiei izena jartzea. Eta orain hazi egin dira denboran, ez ordea paperean, eta hori liburuekin duten lehen harreman horretan eskertu egiten dute milaka irakurlek.
 
Zergatik egin liburuak haurtzarorako? Liesbet Slegers egileak oso argi du: “Hizkuntza oso elementu garrantzitsua da hazkundean. Haurtxoek gure ahotsa entzuten dute eta horretara ohitzen dira. Horrek inpaktu emozional handia du. Hitz egiten ikasi baino lehen ere, umeek hitzak edo soinuak memorizatzen dituzte. Askotan, liburuak ere jostailu dira haurtxoentzat; jolasaren eta esplorazioaren bidez ezagutzen dituzten jostailuak, hain zuzen. Baina bada gehiago ere: bigarren urratsa norbaitek txikiari liburua irakurtzea da. Ondoren, helduak marraztuta dagoen guztia adierazi, izendatu eta kontatu egin dezake. Galderak egin diezazkiokegu, edota hatzaz gauzak seinalatzeko eskatu. Horri esker, umearen arreta geureganatuko dugu. Hori da, behintzat, nik ama gisa dudan esperientzia, baina ikusi ere egiten dut, eskoletara edo liburutegietara irakurtzera joan naizenean”.
 
Katalinek ere formatu handiko lehen liburua estreinatu du: Katalin eta animalien liburu handia.
 
Gehiago jakiterik nahi?:
- Ikusi produktuen fitxak:
* Txomin.
 
- Ikusi gure katalogoan dauzkagun Txomin eta Katalin bildumen izenburuak, albiste honi erantsitako artxiboan.

Honekin zerikusia duten dokumentuak