X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Castillo Suarezen eta Maite Mutuberriaren -Zerua berun-

Noiz argitaratua 2014/10/30

Urriaren 24ko, ostiraleko, iluntzean, Markina-Xemeingo Udalean hitzordua izan genuen 2014ko Peru Abarka lehiaketako album berriaren irabazleekin, Castillo Suarez eta Maite Mutuberriarekin.
 
Zerua berun prosa eta poesiaren arteko lan delikatua da, edo “poema luzea”, Castillo Suarez egileak definitu zuen moduan. Poemarekin elkartzen diren ilustrazio limurtzaileez hornituta dago, eta horrela, album iradokitzailea eskaintzen digute egileek.
 
Bertaratutakoek Castillok irakurritako poemarekin gozatu ahal izan genuen. Aldi berean, Maite Mutuberriak ilustrazio bat sortu zuen gure gozamenerako.
 
Amaitutakoan, Nafarroako egileek albumaren aleak sinatu zituzten. Ibaizabal argitaletxean argitaratu dugu albuma.
 
Eskerrik asko gurekin egon ziren irakurle kurioso guztiei, lehiaketan parte hartu zuten egileei, eta Peru Abarka Album Lehiaketaren antolaketan parte hartu duten guztiei; horiei guztiei esker sortu zen une magiko hau.
 
Datorren urtean 2015eko Peru Abarka Album Lehiaketan parte hartuko duzuela espero dugu.
 
Intereseko LINKak: Argazkiak, bideoak ikusi eta informazio gehiago lortu nahi baldin baduzu: