- Ezagutu gaitzazu
- Liburuak
- Ikasmaterial elkarreragilea
- Gomendatzen dizuguna
- Irakasleen gunea
- Idazleekin topaketak
- Irakurriz Bizi! proiektua
- ta-tum LITERATURA
- HASIERA
- Berrikuntza eta Balioak (B+B)
- ZUGAN proiektua: proposamen humanista eta berritzailea
ZUGAN proiektua: proposamen humanista eta berritzailea
ZUGAN proiektua, proposamen humanista eta berritzailea.
Barne Hezkuntzarako Proiektua.

Barnekotasunaren Heziketa zaintza lehentasunezkoa da pertsonaren garapen osoan. Barnera begiratzen ikasteak geure burua hobeto ezagutzeko, garapen emozional orekatuagoa izateko aukera ematen du, erraztu egiten du kanpora buru-argitasun handiagoz zabaltzea eta ingurukoei geure burua modu solidarioan eskaintzea.
ZUGAN proiektuak etengabe gauza berriak ikasteko aukera ematen duen prozesu pedagogikoa eta pertsonala egin beharra dakar. Proiektu hezitzaile eta integratzailea da, tutorearen ekintzetara bideratua, eta helburua pertsona izaten irakastea da, pertsonaren dimentsio guztiak modu holistikoan uztartuz, barneko bizitza lantzetik abiatuta.
Gardner-en askotariko adimenen teoriari hezkuntzaren ikuspegitik begiratuta, barnekotasuna lantzeko proiektu honek «adimen existentziala edo transzendentea» garatzeari erantzuten dio; edo bestela esanda, Zohar eta Marshall-ek «adimen espirituala» deitutakoa garatzeari. Izendatzeko modu batean zein bestean, adimen hori eskuratzea ez dagokie erlijio tradizioei bakarrik, nahiz eta horiek guztiek ere lantzen duten hizpide dugun adimen hau, zentzua bilatuz, errealitateei buruzko galderak eginez, bizitzaren misterioaren zentzua eta berriro zentzu horri lotzeko gaitasuna bilatuz. Adimen hau lantzeko eta oinarrizko gaitasunak eskuratzeko, isiltasunaren zale izaten ikasi behar da, isiltasuna bizitzan funtsezkoa denarekin bat egiteko modu gisa hartuta; esker onez eta errukitik bizitzen ere ikasi behar da, baita dena eta denok unitate bakartzat hartu eta bizitzan maitasunaren esperientzia sakon batean oinarrituta kokatzen ere.
Esperientzien proposamen unibertsal hau berritzailea, irekia, integratzailea eta sortzailea da. Hezkuntza paradigma berri bat gizatiarragoa eta balioz hobeto hornitua izango den gizarte batentzat.
Proposamen orokor eta egituratu bat dugu lehen eta bigarren mailako hezkuntzarako, eta ZUGAN proposamenaren alde egiten duten irakasleei beharrezko izango dituzten baliabide guztiak ere eskainiko dizkiegu.
Lehen Mailako Hezkuntzako materialak ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.
Bigarren Mailako Hezkuntzako materialak ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.