
PROIEKTUKO MATERIALAK
Ikaslearen materiala
Ikaslearen liburuaren ezaugarriak honako hauek dira (inprimatutako bertsioan):
- Liburua bolumen bakarrean eskaintzen da.
- Unitate didaktikoetan, teoriari dagozkion orrialdeak eta jardueren orrialdeak bereizita daude.
- Unitate bakoitzaren hasieran, maker gunea dago. Bertan, alde batetik, gaiarekin loturiko aipu bat irakur daiteke, eta, bestetik, erronka bat proposatzen da, hizkuntza edukiak eta konpetentziak aplikatzeko.