X

Este sitio web utiliza cookies. Al continuar navengando aceptas nuestra Política de uso de Cookies. Acepto

Childrens´ Literature

+ than 6 years

Begiak itxita hegan

Begiak itxita hegan

Collection: TXIRRISTA

ISBN: 978-84-9106-126-7
Code: 110251

Price
9,60 €

Agregar item al pedido
Laburpena:
Hondartzan nago, ur ertzean, itsaso bare-bareari begira.
Ur-azala ispilu xelebrea da gero! Ni ote naiz, ba, hor dagoen umea?
 
Egileen datuak:
LEIRE ARANO Zumaian jaio zen, 1971n, eta Zumaian bizi da, itsasoaren ertzean beti, eta itsasoari begira. Tximeleta da ikasketaz, lorez lore asko usaindu baina ezer bukatu gabea: enpresa-ikasketak, filosofia, psikologia… Lanbidez, berriz, itzulpengintzan aritu da azken hamar eta koska urtean, eta horretan dihardu orain ere, euskarara testuliburuak ekartzen batik bat, gaztelaniatik beti. IBAIZABALen Betiko atzo? lanarekin 2015eko Peru Abarka Saria irabazi eta argitaratu du.
 
Nabarmentzeko alderdiak:
• Lehen irakurketetan modu autonomoan irakurtzen hasteko ipuinak.
• Egileen eta ilustratzaileen konbinazioak bilduma aberasten du, estilo ugari eta istorio bereziak eskainiz.
• Orrialde osoko ilustrazioak testua laguntzera eta osatzera datoz, horrek guztiak irakurlearen irudimena pizten du eta irakurketarekiko zaletasuna bultzatzen du.
• Testu arinak, esaldi laburrak, letra mota argia atzealde zuriaren gainean arreta desbideratuko luketen interferentziak ekiditeko eta bakarkako irakurketarako trantsizioan lagungarri izateko.
 
Sustatzen diren balioak: Nor bere burua ezagutzea.
 
Ezaguera arloak: Euskara eta Literatura, Igurunearen Ezaguera.
 
Hizkuntza: Euskara Batua
Egilea: Leire Arano
Marrazkilaria: Aitziber Alonso
Marrazkiak: Koloretan
Koadernaketa: Rustika
Formatua: 200x200 mm
Orrialdeak: 24
Zenbakia bilduman: 4
Adina: 6 urtetik aurrera