X

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraituta Cookieak erabiltzeko gure politika onartuko duzu. Ados nago

Ibaizabalen liburuak CIVICAN 2019 gidan

Noiz argitaratua 2019/01/04

Nafarroako Kutxa Fundazioak bere funts bibliografikora gehitutako titulu nabariekin osatutako CIVICAn gida aurkezten du.
 
Irakurketa gida honek, 217 izenburu eskaintzen ditu “Erritmo bizian irakurriz” lelopean. Belarriratu eta izenburuak entzunez gero, edozein egokieratarako konposizioak aurkituko dituzue: lehen irakurraldietarako sehaska kantak goxoak, hizkuntzarekin jolasean aritzeko, koplak, irakurle nerabeentzako erritmo bihurriak eta abesti aukeraketa zabala, jende helduari eskainia: blues bakarlariak, baladak, protesta kantak, odak, lelo itsaskorrak…
 
Zenbaki honetan Ibaizabalen 3 liburu aipatzen ditu: “1, 2, 3… Zenbat pikor?”, Claudia Bielinsky idazle eta marrazkilariarena; “Dinosauroei buruzko egia”, Guido Van Genechten idazle eta marrazkilariarena; eta “Korri, Kuru, korri!”, Patxi Zubizarreta idazlearen eta Rebeca Luciani marrazkilariarena.

Honekin zerikusia duten dokumentuak